“Aitona-amonen funtzioa biloben zaintzan” hitzaldia azaroaren 4an

2014/10/24
Card image cap
Gizarte Zerbitzutako prebentzio sailekoek antolatuta, aiton-amonei eta gurasoentzako da hitzaldi hau. Kulturaten izango da 18:00etan eta komeni da aurrez izena ematea.

 Hitzaldiaren helburua da etxetik kanpora lan egiten duten guraso eta bere seme-alaben ordezko zaintza aitona-amonen esku dagoen kasuetan, egunerokotasunean sortzen diren beharrizanen inguruan hausnartzea.

 Hitzaldia Etxadi Familia-psikologia Unibertsitate zentroak emango du, eta honako gaiak jorratuko ditu:

  •  ·Ordezko zaintzaren kalitatearen garrantzia.
  • · Aitona-amonen funtzioak.
  • · Gurasoen eta aitona-amonen erantzukizun eta eskubideak.

 Hitzaldia izango da azaroaren 4an, 18:00etan Kulturateko Areto Nagusian eta aurrez izena eman behar da: Honez gero epea zabalik dago eta urriaren 29ra arte eman ahal da izena hurrengo hiru kontaktuetako edozeinetara jota:

  •  ·BAZ - Tel. 010
  •   Gizarte Zerbitzuak – 943.25.20.07
  • · prebentzio@arrasate-mondragon.net