‘Ounje’ eta ‘Dianor’ proiektuak, kooperatibismoa sustatzen duen Mondragon City Challenge txapelketaren III. edizioko irabazleak

2025/04/11
Card image cap
Hirugarren sari bat ere banatu zen, proiektu originalena, kasu honetan finalistak ez direnen artean aukeratua: Euskal Herriko ‘JIA’ proiektua. Haren ideiak 800 euroko saria merezi zuen.

Mondragon City Challenge-aren hirugarren edizioak, gazteen artean ekintzailetzaren kultura eta balio kooperatiboak sustatzeko nazioarteko txapelketak, amaiera bikaina bizi izan zuen egubakoitz honetan, apirilak 10, Arrasateko Amaia Antzokian.

Sei taldek beren proiektuak bi kategoria ezberdinetan defendatu zituzten. Hobekien baloratutako ideiak izan ziren Ounje (Kolonbia), 16-18 urteko irabazlea, Parisera bidaia bat irabazi zuena; eta Dianor (Mexiko), 19-24 kategoriako proiekturik onena. Kasu horretan, taldekideak Kanadara joango dira. Hirugarren sari bat izan zen, proiektu originalena, kasu honetan finalistak ez direnen artean aukeratua, ‘JIA’ proiektua (Euskal Herria). Haren ideiak 800 euroko saria merezi zuen.

Izan ere, nahiz eta egubakoitzean sei proiektu defendatu ziren epaimahaiaren eta jende askoren aurrean, 2024ko irailean abiatu zen Mondragon City Challengearen hirugarren edizio honek 182 talde izan ditu. Euskal Herria, Mexiko, Kolonbia, Indonesia, Tanzania, Alemania, Belgika, eta Espainia izan dira Batxilergoko, heziketa zikloetako eta mundu osoko unibertsitate zikloetako ikasleek beren enpresa proiektua garatzea helburu zuen lehiaketan ordezkatutako herrialdeak.

ARGAZKIA 1.jpg

Horietatik 20k (hamar kategoria bakoitzean) epaimahai tekniko batek egindako lehen hautaketa bat gainditu zuten. Horri esker, Arrasaten bizi izan dute aste bizia, eta egubakoitzean izan zuten gailurra irabazleen izenak ezagutzera eman zirenean. Astelehenetik, 20 taldeak Arrasaten hartu dituzte txapelketan parte hartzen duten eragile guztiek, hainbat jardueratan parte hartu dute eta enpresa kooperatibo baten funtzionamendua gertutik ezagutu ahal izan dute, egoitzetan hartu dituzten enpresa mentoreei esker.

Maider Morras Azpiazuk, Arrasateko alkateak, ireki zuen finaleko ekitaldia: “Arrasate eta Ekintzailetza kooperatiboa, ezin ulertu bata bestea gabe. Eskutik hazi dira, eskutik doaz bidean eta  eskutik joanda soilik iritsiko gara urrun. Kooperatibismoak eta kapital-enpresen jarduteko beste modu batek kokatu dute bailara hau munduan eta  biztanleen artean alde ekonomiko eta sozial txikiena izatea eragin dute. Kooperatibismoaren balioak izango dira gure palankak elkartasun, berdintasun eta iraunkortasun ingurunetara eraldatzeko”.

  • Antzolatzaileak: El Diario Vasco, Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritza,Kooperatiben Kontseilua, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, Mondragon Korporazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea.
  • Empresa Aholkulariak: Laboral Kutxa, Eika, Danobatgroup, Onneragroup, Lana, Rural Kutxa, Krean, Erreka, Fagor Healthcare eta Fagor Automation.
  • Laguntzaileak: Alianza Cooperativa Internacional, ASEkoop, Saiolan, Leartibai Fundazioa, Asociación Amigos de Arizmendiarrieta eta Garaia Parke Teknologikoa.

ARGAZKIA 2.jpg

ARGAZKIA 3.jpg

ARGAZKIA 4.jpg