‘Kirola Herrira’ ekimena itzuliko da Arrasateko kaleetara 5 urteren ostean

2024/09/12
Card image cap
Argazkia: Goiena
Ekimenak asteburu honetako goizak hartuko ditu, irailaren 14a eta 15a. Arrasateko kirol taldeek urtean zehar egiten duten lanaren erakusgarri izan nahi du.

Bueltan da, bost urteren ostean, ‘Kirola Herrira’ ekimena, lehen Kirola Kalera bezala ezagun zena. Ekimenak Arrasateko kirol taldeek urtean zehar egiten duten lanaren erakusgarri izan nahi du. Horretarako, kirola kantxa, zelai edo ohiko esparruetatik atera nahi izan da eta herri erdira eroan, kirol modalitateak herritarrei erakusteko. Horretarako, zenbait gune bideratuko dira herri erdian. Ekimenak asteburu honetako goizak hartuko ditu, irailak 14 eta 15, hain zuzen.

Ezagutzera emateko helburua

Arrasateko Udalak, kirol elkarteekin elkarlanean, lau helburu nagusi ezarri ditu ‘Kirola Herrira’ ekimena berreskuratzeko:

  • Arrasaten egiten diren kirol diziplinak herritarrei erakustea.
  • Kirol taldeen dinamika eta egiten duten lana plazaratzea.
  • Biztanleei aukera ematea kirolak probatzeko.
  • Kirola kiroldegietatik atera eta herriratzea.

Zortzi gune Kirola Herrira egunerako

1. gunea: Herriko plaza

2. gunea: Seber Altube plaza

3. gunea: Arano eta Garcia maisu-maistren kalea

4. gunea: Biteri plaza

5. gunea: Garibai etorbidea

6. gunea: Jose Mari Arizmendiarrieta plaza

7. gunea: Zaldibarko frontoia

8. gunea: San Frantzisko errotonda ondoko parkinga

Egitaraua

IRAILAK 14, ZAPATUA

  • 1 gunea: Herriko plaza
    • 12:00tatik 13:00tara. Errugbi elkartea: Hainbat ariketa puzgarriez lagunduta.
  • 2 gunea: Seber Altube plaza
    • 11:00-13:00. Ointxe!. Joko didaktikoak saskibaloiaren hastapenerako, tiro lehiaketa, 3x3 eta 4x4ko partiduak, KO lehiaketa, Ointxapeldunak lehiaketa…
  • 3 gunea: Arano eta Garcia maisu-maistren kalea
    • 11:00-12:30. Arrasate-Arlutz Xake taldea: partida batzuk antolatuko dira elkarteko boluntarioen laguntzaz.
  • 4 gunea: Biteri plaza
    • 11:00-12:00 Aikido Arrasate. Erakustaldia egingo dute eta jendeari kirola probatzen utzi.
    • 12:00-13:00 Judo Arrasate. Parte hartu nahi duten guztientzat entrenamendu irekia egingo dute.
    • 12:00-13:00 ZUNBA saioa BPXen eskutik. Animatu parte hartzera!.
    • 12:00 13:00 Kenpo Arrasate. Erakustaldia eta jendeari kirola probatzen utzi.
  • 5 gunea: Garibai kalea
    • 11:00etatik 12:30era. ARRASATE ATLETIKO TALDEA. Boluntarioak eramango dituzte eta hainbat ariketa egingo, entrenamendua izango balitz bezala. Bertaratzen direnek aukera izango dute probatzeko.
  • 6 gunea: Jose Mari Arizmendiarrieta plaza
    • 11:00etatik 12:00etara. Mondra Futbol taldea: jokoak, paseak, partidu txikiak…
    • 11:30etik 12:30era. Arizmendi Bolei: partidua jokatuko dute eta aukera izango da boleiean praktikatzeko.
    • 12:00etatik 13:00etara. Mondrate Areto Futbola: partidu txikiak egingo dituzte.
  • 7 gunea: Zaldibarko Frontoia
    • 11:00etatik 12:00etara. AKE Tenis. Tenis erakustaldia eta probatzeko aukera.
    • 12:00etatik 13:30era: Pilota elkartea. Takoak jartzeko txokoa prestatuko dute, pilotak erakutsiko dituzte. eta aukera egongo da pilotan jokatzeko.
  • 8 gunea: San Frantzisko errotonda ondoko parkingean.
    • KTM motorren topaketa.
  • UARKAPE FRONTOIAN
    • 18:00etan Erremonte partida. Sarrera doakoa izango da.

IRAILAK 15, DOMEKA

  • 5 gunea: Garibai kalea
    • 11:00etatik 12:30era. Dorletako Ama Txirrindularitza elkartea. Bizikletekin aritzeko, gimkana bat egingo dute.
  • 6 gunea: Jose Mari Arizmendiarrieta plaza
    • 11:30etik 12:30era. Arrasate Eskubaloi taldea: Bertan egingo dira trebetasun ariketak, hainbat joko-jolas eta mini partiduak.
  • 7 gunea: Zaldibarko frontoia
    • 11:00etatik 13:30era: Ixotu Irristaketa elkartea. Egingo dituzten ekintzak:
      • Irristaketa jokoak eta erakustaldia: 11:00etatik 12:00etara.
      • Hockey eta irristaketa ariketak: 12:00etatik 12:30era.
      • Hockey partidua eta ibilaldia: 12:30etik aurrera.