‘Hirigintza, ingurumena eta mugikortasuneko burua’ plaza bitartekotasunez betetzeko hautaketa prozesua
2022/03/14Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du, hutsik geldituko den A1 taldeko ‘HIRIGINTZA, INGURUMENA ETA MUGIKORTASUNEKO BURUA’ lanpostua bitartekotasunez betetzeko.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:
- Titulazioa: “Arkitekto” edo “Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaria”, lanbide horietako batean jarduteko gaitasuna ematen duen titulu ofiziala.
- Euskararen ezagutza: 3. edo 4. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzea.
Deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira.
Interesatuek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute martxoaren 15etik 28 arte (biak barne) BAZen edo udal webgunean.
Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak HEMEN kontsulta daitezke, udalaren webguneko Lan Eskaintzen atalean.