‘Haurrak, nerabeak eta hezkidetza. Nola landu etxean?’ gurasoentzako hitzaldia martxoaren 2an Kulturaten
2022/02/22Udaleko Gazteria sailak, “TREBA Gurasoak” programaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean martxan jarritakoa, bigarren hitzaldia antolatu du martxoaren 2rako.
Programa honen helburua da gurasoekin hausnartzea seme-alaben heziketaren inguruan, eta gurasoei hainbat gune eskaintzea egunero sortzen zaizkien kezkak eta zailtasunak partekatzeko.
Oraingoan, hitzaldiak hezkidetzaren gaia jorratuko du: ‘Haurrak, nerabeak eta hezkidetza. Nola landu etxean?’. Martxoaren 2an izango da, eguaztena, 18:00etan Kulturaten, areto nagusian. Saioa Nerea Lores adituak gidatuko du, eta euskaraz izango da.
Hurrengo hitzaldiak:
- Apirilaren 6an, eguaztena: emozioen garrantzia familian. Zelan zaindu seme-alaben emozioak. Hizlaria: Donna Apellaniz.
- Maiatzaren 6an, egubakoitza: komunikazio ez bortitza. Hizlaria: Nerea Mendizabal.
Izena emateko epea zabalik dago www.arrasate.eus/izen-ematea atarian. Informazio gehiago udaleko Gazteria sailean eskuratu daiteke 943 25 20 65 telefonora deituta eta gazteria@arrasate.eus helbidera idatzita.