Martxoaren 8ko esku orriaren irudia: June Baonza Pagaldairen ‘Feminismoa etxe’ lana

2022/02/24
Card image cap
10 lan aurkeztu dira guztira, Emakume Txokoaren iritziz “ikuspegi propioa eta kalitatezkoa erakutsi dutenak”.

Aurten Martxoak 8ko kartelaren irudia izango da June Baonzaren ‘Feminismoa etxe’ lana, eta esku orria ere bai, Emakume Txokoak herriko elkarte eta eragile feministekin elkarlanean antolatu duen egitaraua iragarriko duena

2022ko Martxoak 8ko XXV. Kartel Lehiaketarako leloa izan da "Feminismoa denon kontua da. bell hooks”.

Egilearen esanetan, “leloa irakurtzeaz bat argi izan nuen askotariko pertsonez osatutako irudi bat sortuko nuela, non pertsona batek beste bat eutsiko zuen eta denak elkar sostengatuko zuten. Izan ere batak bestea osatzen du eta elkarrekin forma solido bat sortzen dute. Banaka izan bagarela, baina denon artean sortzen dugula bizigarriagoa izango den gizartea, bizigarriagoa izango den etxea. Feminismoaren etxea”.

10 lan aurkeztu dira guztira, Emakume Txokoaren iritziz “ikuspegi propioa eta kalitatezkoa erakutsi dutenak”.

Kartelen aukeraketan, M8 Plataformaren deialdiari erantzunez, Emakume Txokora hurbildu diren emakumeek parte hartu dute.

Emakume Txokotik eskerrak eman dizkiete, bai lehiaketan parte hartu duten guztiei, bai aukeraketan lagundu duten emakume guztieiere.

Aukera egongo da XXV. Kartel lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko, martxoaren 7tik 18ra bitartean, Emakume Txokoan, Martxoak 8ko kartelen erakusketan. Ordutegia izango da, astelehenetik eguenera 15:00-18:00, eta egubakoitzean 10:00-14:00.