‘Familia Jolasean’ ekimenaren edizio berri bat martxan jarriko da urtarrilaren 14tik aurrera

2024/01/09
Card image cap
Martxoaren 31ra bitartean, domekero, 12 saio egingo dira. Saio gehienak Okendo ludotekan egingo dira, baina aurten ere auzoetara eramango da: otsaileko eta martxoko azken domeketan, Santa Marinako eta Usaetxeko ludoteketara, hurrenez hurren. Izena eman daiteke, bai Ludoteketan, bai aktibitatean bertan.

Arrasateko Udalak ‘Familian Jolasean’ ekimenaren edizio berri bat jarriko du martxan domekan, urtarrilaren 14an. Ekimenaren helburua da neguko domeka arratsaldeetan familiei denbora eta espazio bat eskaintzea modu ludikoan harremanak izateko eta gozatzeko.

Aukera bat da 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiek elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko, aniztasuna kontuan hartuta eta euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratuta. Asmoa da neguko domeketan espazioa, denbora eta hitzordua eskaintzea familiei,  jolasa eta kalitateko aisialdi hezitzailea elkarrekin partekatzeko. Txatxilipurdiko bi hezitzaileren laguntza egongo da, saioak dinamizatzeko eta familiek behar duten informazioa emateko.

Domekero izango da hitzordua, urtarrilaren 14an hasi eta martxoaren 31ra bitartean, 12 saio guztira (urtarrilaren 14an, 21ean, 28an, otsailaren 4an, 11n, 18an, 25ean, eta martxoaren 3an, 10ean, 17an, 24an, 31n). Hitzurdi gehienak Okendoko ludotekan izango dira, bi izan ezik: otsailaren 25ean Santa Marinan eta martxoaren 31n Usaetxen.

Izena eman daiteke, bai Ludoteketan, bai aktibitatean bertan.

Hitzorduak:

FAMILIAN JOLASEAN. 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiak

Eguna: domeka

Ordua: 17:30-19:30

Egutegia:

urtarrilaren 14an, 21ean, 28an  

otsailaren 4an, 11n, 18an, 25ean

martxoaren 3an, 10ean, 17an, 24an, 31n

Lekua: Okendoko ludotekan, otsailaren 25ean eta martxoaren 31n izan ezik

            Otsailaren 25ean Santa Marinako ludotekan

            Martxoaren 31n Usaetxeko ludotekan