‘Erase una vez en Euskadi’ filmaren zuzendari Manu Gomezekin solasaldia azaroaren 2an Amaia antzokian
2021/10/28‘Erase una vez en Euskadi’ filma estreinatuko du Amaia antzokiak asteburu honetan, urriaren 29tik azaroaren 8ra bitartean. Guztira 6 emanaldi bi asteburutan banatuta: urriaren 29 eta 31n, eta azaroaren 1, 2an, 6an eta 8an. Emanaldi guztiak 19:30ean izango dira.
Azaroaren 2an Manu Gomez zuzendaria egongo da emanaldian, eta ikusi ostean, bertaratuek aukera izango dute berarekin solasalditxo bat izateko.
Filma 1985eko Euskadin dago kokatua. Eskola amaitu da, azkenean iritsi dira opor-egunak. Marcosek eta bere hiru lagunek, Jose Antoniok, Pakitok eta Tonik, udaren etorrera espero dute, batez ere uda oparoa, hamabi urterekin ez baitu axola ez non, ez noiz, ez zelan. Bizitzak ekarri dien labirintoan egingo dituzte orduak, antzinako Euskadi borrokalari, nahaspilatsu batean. Horma grafitierazko labirintoa, non gomazko pilotek eta askatasun ametsek errebotatzen dituzten; kooperatibetan zeru prefabrikatu gris batez estalia, non heriotzak eta bizitzak jada ez duten harreman formalik.