‘Arrasaten bertakoak dantzan’ aniztasun funtzionala duten gazteentzako sormen ekimena jarri du abian Udalak

2021/11/09
Card image cap
KALA elkarteko BASH taldeak dinamizatuko ditu saioak eta dinamika ezberdinen bidez sormena eta askatasuna bultzatzen dute, musikaren laguntzaz.

Gazteria eta Aniztasuna sailek elkarlanean aniztasun funtzionala duten gazteentzako programa bat jarri dute martxan ‘Arrasaten bertakoak dantzan’. KALA elkarteko BASH taldeak dinamizatuko ditu saioak.

Programak aukerak talentuen bidez eraldatzea du helburu, horretarako sormen eta mugimendu espazioak sortuz. Dinamika ezberdinen bidez sormena eta askatasuna bultzatzen dute, musikaren laguntzaz. Mugimendua eta gorputz adierazpena dira osagaiak, bakoitzaren beharrak eta nahiak errespetatuz. Jolasaren bidez ikastea eta prozesuan ondo pasatzea da helburua. Horretaz gain, beste gai batzuk lantzen dira; talde lana, gazteak ahaldundu, sozializatzeko espazioak sortu, partaidetza bultzatu lehiakortasuna alde batera utzita eta abar.

Hilean behin, zapatuetan, bi orduko saioak burutuko dituzte, 11:00etatik 13:00era, Etxaluzeko Axeri gelan. 

Interesa duen orok izena eman dezake honako bideen bitartez: 680155746 telefonora deituta edota davilaeguren@gmail.com helbidera mezu bat idatzita.