2015eko aurrekontuak onartu ditugu

2014/12/19
Card image cap
2015ko Udal aurrekontua 31.525.278,80 eurokoa da. Ongizatea eta enpleguaren sustapena dira lehentasunak. 2011ean genuen zortzi milioiko zorra bi milioitara jaistea aurreikusten dugu 2015 amaierarako

Atzoko (abenduak 18) pleno berezian onartu ziren 2015eko aurrekontuak: Bilduk eta Aralarrek alde bozkatu zuten (12 boto),  eta EAJ-PNV ( 4 boto) eta PSE-EE taldeek (3 boto, zinegotzi bat ez zenez agertu plenora) ezezkoa eman zieten osotasunean aurrekontuei.

2015eko Udal aurrekontua 31.525.278 eurokoa izango da, 2014koa baino %2,54 gutxiago. (2014ko Udal aurrekontua 31.711.604 eurokoa izan zen).

Aurrekontuaren murriztea bi arrazoi nagusigatik ematen da:

  • 2014an Foru Aldundiak Takolo-Goiru errepidea eskualdatzerakoan ia milioi bat euro transferitu zigun. 2015ean ez da ohiz kanpoko diru-sarrerarik aurreikusten.
  • Bestetik, gastuei eta diru sarrerei eutsi diegu. Hau da, zergarik ez dugu igo eta zorpetzea kontrolatu dugu.

 

2015eko gastuak eta sarrerak 100 euro bakoitzeko, hemen.

2015eko gastuen banaketa batzordeka, hemen.

ONGIZATEA ETA ARRASATEN ENPLEGUA SUSTATZEA DIRA LEHENTASUNAK


Iaz bezala, aurten ere  lehentasunak ganoraz markatu ditugu eta, 2015ean ere,  Gobernu taldean gastu sozialaren alde jokatu dugu:

  • Kontrakoa den testuinguru edo egoera ekonomiko honetan, jarraituko dugu oinarrizko Udal zerbitzuak ematea bermatuz, bereziki gizarte egoera ahulenean dauden taldeak babestuz.
  • Legealdi hasieran hartutako konpromisoaz jarraitzen dugu; gizarte izaerako laguntza eta programa guztiak mantendu ditugu aurten ere, eta behar izanez gero, horiek gehitu egingo ditugu.

 

Ongizateaz batera, herrian enplegua sustatzea da  gure beste lehentasuna. Horregatik, apustu irmoa egiten jarraituko dugu beste administrazio eta erakunde batzuekin elkarlanean, enplegua sortzearen alde.

  • 2014an abiatutako Enplegua Sustatzeko Planarekin jarraituko dugu 2015ean ere, garatzen ari garen lau lan lerroak landuz.
  • Premia ikusiz gero, prest gaude enplegua sustatzeko partida behar beste igotzeko. 


IAZ BAINO MILIOI BAT GUTXIAGO ZOR DUGU (LEGEALDIKO KUDEAKETA ONA)


  • Legealdi honen hasieran, 2011ean,  8 milioi euroko zorra genuen, eta aurreikusten dugu 2015 amaierarako 2 milioi eurora jaitsiko dugula.
  • Orain arteko kudeaketa onari  eutsi izanagatik gaude orain gauden egoeran. Eta horrela jarraitzeko asmoa dugu.


FINANTZA ZORRAREN EBOLUZIOA 2011-2015
KONTZEPTUASALDOA 2011/1/1AMORTIZAZIOA 2011-2015MAILEGU BERRIAKAZKEN SALDOA 2015/12/31
Banketxeekin dugun zorra 5.073.932,03€ 5.846.606,50€ 3.104.928,42€ 2.332.253,95€
2009 UFFF zorra 3.077.493,19€- 3.077.493,19€ - 0 €
ZORRA GUZTIRA 8.151.425,22€ 8.924.099,69€ 3.104.928,42€ 2.332.253,95€

Gastu arruntetan zorrotz jokatzea (esaterako, 2015etik aurrera Garabi zerbitzua gutxiago kostako zaigu, zerbitzua zuzenean emateagatik) Gure kudeaketa onaren gakoak, bi dira:

  • Zenbait inbertsio aldizkakotasuna oinarri hartuz planifikatzen ditugu. Horregatik izan da posible aurrera ateratzea bestela ezinezko izango ziren zenbait proiektu. 

2015ean ere aldizkakotasuna edo peridifikazioa oinarri hartuz planifikatutako hainbat inbertsio planteatzen ditugu: San Josepe, Udala eta Takolo-Goiru, adibidez.


INBERTSIOTAN 4.283.805,63 EURO.


Aurtengo aurrekontuetan %2,05ko jaitsiera egin dugu (89,5 mila euro gutxiago).

Egin beharreko proiektuen periodifikatze eta plangintza egokia egitea da kontua, urte anitzeko konpromisoak onartuz, horien exekuzioa samurtzeko.

2015EAN HASI BEHAR DITUGUN JARDUERA NAGUSIETAKO BATZUK:

Udal azoka biziberritzea - 200.000 euroko inbertsioa 2015ean. 2015ean Udal Azoka biziberritzeko proiektua idaztea jasotzen da, oinarri hartuta parte-hartze prozesuaren testuinguruan egindako proiektu gidan agertutakoa. Espero dugu urte bukaerarako proiektu horren obrak adjudikatu eta hastea.

San Josepe berriro urbanizatzeko lehen azpifasea - 310.000 euroko inbertsioa 2015ean.

Proiektuak, osorik, 2.515.000 €ko aurrekontua du. 2014an hasitako kontratazio espedienteak proiektu horren 1A fasea du jasota, 431.188,91 €ko aurrekontuaz, 2014ko eta 2015ean finantzatzekoa.

Fase horretan aurreikusitako jarduerak dira pitzadurak konpontzeko hainbat obra egitea eta segurtasuna hobetzeko obrak egitea, inguruaren sarreran edo sarbidean.

Udala auzoko urbanizazioa - 410.000 euro. Proiektuak, osorik, 700.000 euroko aurrekontua du; 2013, 2014 eta 2015eko ekitaldietan finantzatzekoa, hurrenez hurren, 175.000€, 75.000€ eta 410.000€ko aurrekontu izendapenekin. Udala auzoko Plan Bereziko obren 2. eta 3. faseari ekin nahi diogu; horren exekuzioa lankidetzan egiten ari gara, auzoko bizilagunen diru-ekarpenez eta ordainez.

Takolo-Goiru zeharbidea - 770.000 euro. “Arrasaten Takolo eta Goiru artean, GI-2620 errepideko lehengo zeharbidea berriro urbanizatzeko proiektua" izenekoa Udalbatzarrak onartu zuen 2014ko irailaren 16an, eta aurrekontua du, orotara, 5.817.078,59 eurokoa  eta hura exekutatzeko 9 fase izango du.

Lehen fasea da “F” izenekoa; Arrasate pasealekuko bi biribilguneen artean dagoen bidezatian (Foruen plaza eta Udala plazaren mugan) jardungo du, eta aurrekontua du 1.303.688,42 euro eta 6 hilabete daude aurreikusita lanak exekutatzeko. Hortaz, fase hori 2014ko eta 2015eko aurrekontuez finantzatuko litzateke.

Etxaluze-Musakola bizikleta bidea egokitzea -  80.000 euro.  Aurreproiektua egin beharko da, eta trazatua jaso beharko da, geroago dagokion exekuzio proiektua egiteko, fase bakar batean egin nahi duguna, 2015eko eta 2016ko aurrekontuen kontura.

Zarugaldeko mendi-hegalei eustea – 110.000 euroko inbetsioa 2015ean. Proiektuak, guztira, 334.000 euroko aurrekontua du, 2014-2015ean egitekoa da.

Argiteria publikoko inbertsioak - 175.000 euroko inbertsioa 2015ean. Efizientzia hobetzeko programetan Foru Aldundiaren 60.000 euroko diru-laguntza batekin, urbanizazio proiektu espezifikoetan aurreikusitako jarduerez gain, Arrasateko gainerako luminaria parkea ordeztea jasotzen da, 8-10 urtean.

Hezkuntzako inbertsioak - 185.000 euro. Erguin Eskolako atzealadea urbanizatzea (170.000 €) eta Bedoñabeko haur eskolan gelak birmoldatzeko obrak eta lurrak mugitzeko obrak (15.000 €).

Euskaltegiko lokal berriak - 100.000 euro. Lokal berri batzuk egokitzeko.

Makatzena auzoko lanak: 73.000 euro. Makatzena auzoko bizilagunek egindako birgaitze lanak amaitutakoan, Udalak bere gain hartuko du auzoaren atzealdeko errepidea zolatzeko lana, eta Hondarribia kalea eta Makatzena auzoa lotuko duen igogailuaren bideragarritasunerako gestioekin jarraituko du.

Meatzerreka: 85.000 euroko inbertsioa 2015ean. Proiektuak, orotara, 135.000 euroko aurrekontua du. Gipuzkoa eta Bizkaia lotzen dituen errege bidearen pasabidea errekuperatuko dugu Meatzerrekan, Ugaldeazpi baserriaren ondoan, oinez edo bizikletan ibilbide historiko batez gozatzeko. Leku horretan, eta ura eta saneamendua hornitzeari dagokionez, auzoa eta herrigunea lotzen dituen  zatia egingo dugu.


AUKEA UDALEKO SAIL BAT GEHIAGO IZATERA PASAKO DA

 

  1. 1.- Aukea Udaleko egituran txertatzeko arrazoiak

1988an eratu zuen Arrasateko udal osoko bilkurak AUKEA, beste herri batzuetan bezala, egitura honen bidez, besteak beste, kudeaketa eraginkorragoa, prozedura arinagoak eta finantziazio handiagoa lortzeko helburuaz.

Helburu horiek, AUKEA sortzeko arrazoi zirenak, gaur egun ez dira jadanik ematen, edo ez behintzat nahikoa indarrekin.  Gastuak murriztu beharrak ere bizkortu egin du AUKEA Udaleko egituran txertatzeko prozesua,  unitate administratiboak desegin eta bateratzeak, orokorrean, gastu ugari murriztea eragiten baitu.

  1. 2.- Herritarrek eta langileentzat ez du aldaketarik suposatzen

Urtarriletik aurrera, beraz, Udalak berak emango du Kirol zerbitzua. Herritarrek ez dute aldaketa berezirik nabarituko (izen aldaketa eta antzekoetan bakarrik). Instalazio eta kirol zerbitzuak berdin-berdin mantenduko dira.

Langileek ere ez dute aldaketarik nabarituko, izan ere, ez da lanposturik suntsituko eta funtzionario izaera mantentzen jarraituko baitute.

  1. 3.- Batzorde informatiboa

Azkenik, AUKEAko zuzendaritza organoei dagokionez, Lehendakaria Batzordeburu izatera pasatuko da, Zuzendaritza Batzordea batzorde informatibo izatera

Arrasateko Kirol sailak 1.706.874 euroko aurrekontua izango du 2015ean.