2015 Urterako TAO txartelak berritu beharko dira
2014/11/032014 urtea bukatzen ari da eta egoiliarren txartel berriak ateratzeko prestatzen ari da Udala. TAO arautzen duen udal ordenantzak zera ezartzen du, urtearen azken hiru hilabetekoan hurrengo urterako txartel berriak emango dituela Udalak.
Oraingoz , txartelak ematen diren bi azpigune mugatuta daude Udalerrian, 1.1 eta 1.2 azpiguneak, hain zuen, Uribarri-Loramendi gunean.
Azpigune horiei atxekituta dauden eraikinak honokoak dira:
1.1 azpigunea:
- Arrasate pasealekua 18, 33, 35 eta 37
- Loramendi kalea 1, 2, 3, 4, 5, 7 eta 9
- Arimazubi plaza 1 eta 2
1.2 azpigunea:
- Uribarri etorbidea 1, 2ac, 3, 5, 7, 4ac, 6ac, 8ac, 10ac, 12ac,14ac, 16ac, 18ac, 20ac, 22ac eta 24ac
- Uriburu kalea 9, 11, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 21, 23, 25, 27 eta 29
- Uribe auzoa 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21 eta 22
- Loramendi kalea 6
Nabarmendu behar da Uriburu kaleko 14, 16 eta 18 eraikinak eta Uribarri etorbideko 2ac eraikinetako egoiliarrak ere, nahiz eta 2014an txartelik ez jaso, 2015etik aurrera TAO txartela jasotzeko aukera izango dutela.
2015erako txartelak BAZ-en eskatu beharko dira, eta jaso ahal izateko, interesatuek Ordenantzan zehaztutako eskakizunak bete beharko dituzte.
Eskakizun horiek zeintzuk diren ikusteko klikatu hemen .
Txartelak ateratzeko ordaindu beharreko tasen kopurua 2014 urteko berbera izango da.
Espero da bizilagunak laster hasiko direla TAO txartel berriak eskatzen.