2014 urterako diru-laguntza programen deialdi irekian izena emateko epea zabalik.

2014/03/28
Card image cap
Eskabideak aurkezteko azken eguna maiatzaren 5a izango da.

Arrasateko Udalak diru-laguntzak eta laguntzak ematea jasotzen du urteroko aurrekontuetan, udal intereseko kontsideratzen diren eremu eta diziplinetan hainbat elkartek eta entitatek garatzen dituzten ekintzetan laguntzeko.

Horregatik guztiagatik, bere aurrekontu baliabideen esparruan, lehia askeko deialdi irekia onartu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko martxoaren 17an hartutako erabaki bitartez, 2014 urtealdian garatu beharreko proiektuetarako laguntzak eta diru-laguntzak emateko.

Aipatu Deialdia 2014ko martxoaren 27an publikatu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 5ean bukatuko da.