16 proiekturen artean bozkatu ahal izango dute arrasatearrek apirilaren 10a bitarte 2021-22 aurrekontu parte-hartzaileetan

2022/03/25
Card image cap
Guztira 243 proposamen aurkeztu zituzten arrasatearrek lehen fasean; herritar bolondres talde baten eta udal teknikariek 16 proiektu hobetsi dituzte horien bideragarritasuna lehenetsiz.

Azken fasean murgildu da ‘Zeuk erabaki, tú decides’ Arrasateko Udalaren 2021 eta 2022ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesua. Prentsa agerraldian eskaini dituzte xehetasunak Anuska Ezkurra zinegotziak (EAJ-PNV), Gaizka Erañak (EH Bildu) eta Aritz Muruak (PSE-EE).

Pasa den azaroan ekin zien Arrasateko Udalak 2021 eta 2022ko aurrekontu parte hartzaileen prozesuari, ‘Zeuk erabaki, tú decides’ lelopean udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien babesarekin. 500.000 euro bideratuko ditu aukeratutako proiektuetara Udalak bi urtetan.

Orduan lehen fasea garatu zen, proposatzailea. Guztira 243 proposamen aurkeztu zituzten arrasatearrek. Bitarte honetan, bigarren fasea garatu da, azterketa fasea. Bolondreses osatutako talde batek gaika banatu eta aztertu ditu proposamenak, eta horietatik hautatutakoak teknikoki xehetu dituzte udal teknikariek, horien bideragarritasuna bermatzeko.

16 proposamen heldu dira azken fasera: erabakitzailea. Honakoak dira proposamenak:

  1. Pumptrack-a San Kristobalen: bizikleta eta patineteentzako zirkuitua
  2. Aramaio errekaren ondoko bidegorria argiztatu (Alecopetik Markuletera)
  3. Gipuzkoa etorbideko zebrabideak argiztatu eta egokitu
  4. Skate park-a Uribarrin
  5. Arrasaten euskararen memoria jasotzeko proiektua
  6. Bizikletentzako aparkaleku seguruak
  7. Komun publikoak jarri Itxaropena eta Nao Santiagoko haur parkeetan
  8. Santa Barbara parkea hobetu: eserlekuak eta zakarrontziak berritu
  9. Arrasateko Udal artxiboaren digitalizazio proiektua
  10. Calistenia parkea San Josepen: aire librean soinketa egiteko gunea
  11. Zigarrolako balkoia aisialdirako egokitzea
  12. Zebra bideen ikusmena hobetzeko aparkalekuak egokitu
  13. Arrasateko emakumeen historiaren ikerketa lana
  14. Erguineko txakurren gunean jolasteko elementuak jarri
  15. Idazketa tailerrak, hitzaldiak, bisita gidatuak: herriko kultura eskaintza zabaldu
  16. Kautxuzko topeak jarri Gipuzkoa etorbideko aparkalekuetan

 

Bozketa fasea zabalik martxoak 25etik apirilaren 10era

Bozketa fasea martxoaren 25etik apirilaren 10era luzatuko da. Bi bide zabaldu ditu Udalak bozka emateko:

Arrasaten erroldatuta dauden 10 urtetik gorako arrasatear guztiek ahalko dute bozka eman (2012an jaiotakoak barne). NAN ez duten adin txikikoek BAZen presentzialki eta edozein dokumentu identifikagarri aurkeztuta (liburutegiko txartela, kirol txartela, familia liburua…). 0

Arrasateko Haur Kontseiluak bideo berezi bat prestatu du gaztetxoenen parte-hartzea bultzatzeko. Parte-hartze prozesura txikienentzako ulergarri eta erakargarri egiteko ahalegina burutu du Udalak.

Nahi beste proiektu baloratu daitezke irizpide hauen arabera: asko gustatzen zait, gustatzen zait, ez nau asetzen eta ez nuke egingo.

Arrasateko Udalak herritarrei dei egiten die prozesuan parte har dezaten. “Arrasatear guztion onerako izango da! Zurea da hitza”.