15 langabetu kontratatuko ditu Udalak

2015/10/09
Card image cap
Atzo Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako akordioaren arabera, Arrasateko Udalak langabezian dauden 15 pertsona kontratatuko ditu hurrengo hilabeteetan zehar, Lanbiderekin elkarlanean

Aipatu lan kontratuak aldi baterako izango dira eta hirutik sei hilabetera bitarteko iraupena izango dute.

Zehazki, egingo diren kontratuak honako lanpostuekin dute zerikusia:

  • Peoia (Igeltserotza)
  • Igeltseroa
  • 3 Pintore
  • Basolangillen taldeburua
  • 2 Basolangile
  • Katalogatzailea
  • Informatika laguntzailea
  • Arkitekto/Arkitekto teknikoa
  • Kirol aholkularia
  • Dokumentalista
  • Digitalizazio teknikaria
  • Zuzenbidean lizentziatua

Informazio gehiago HEMEN