‘Familia Jolasean’ ekimenaren edizio berri bat martxan jarriko da urtarrilaren 12tik aurrera
2025/01/07‘Familian Jolasean’ ekimenaren edizio berri bat jarriko du martxan udalak hurrengo urtarrilaren 12an. Ekimen honen helburua da neguko domeka arratsaldeetan familiei denbora eta espazio bat eskaintzea modu ludikoan harremanak izateko eta gozatzeko.
0-8 urte arteko haurrak dituzten familiek elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko aukera bat da, aniztasuna kontuan hartuta eta euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratuta. Asmoa da neguko domeketan espazioa, denbora eta hitzordua eskaintzea familiei, elkarrekin partekatzeko jolasa eta kalitatezko aisialdi hezitzailea. Txatxilipurdiko bi hezitzaileren laguntza egongo da, saioak dinamizatzeko eta familiek behar duten informazioa emateko.
Domekero izango da hitzordua, urtarrilaren 12an hasi eta martxoaren 30era bitartean, 12 saio guztira (urtarrilak 12, 19, 26, otsailak 2, 9, 16, 23, eta martxoak 2, 9, 16, 23, 30). Okendoko ludotekan izango dira hitzordu gehienak, bi izan ezik: otsailaren 23an Santa Marinan eta martxoaren 30ean Usaetxen.
Izena eman daiteke bai Ludoteketan eta baita aktibitatean bertan ere.
Honako hauek dira FAMILIAN JOLASEAN ekimenaren hitzorduak:
- Norentzat: 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiak
- Eguna: domekak
- Ordua: 17:30-19:30
- Egutegia:
- urtarrilak 12, 19, 26
- otsailak 2, 9, 16, 23
- martxoak 2, 9, 16, 23, 30
- Lekua: Okendoko ludotekan, otsailaren 23 eta martxoaren 30ean izan ezik
- Otsailaren 23an Santa Marinako ludotekan
- Martxoaren 30ean Usaetxeko ludotekan