1000 baino gehiago gara, guztion artean lortu dugu!!

2016/12/01
Card image cap
Arrasateko dendetan euskaraz jarduteko prest agertu dira 1000 lagunetik gora. Oso berri pozgarria da, mila esker guztioi Arrasateko Euskalgintzaren izenean.

“Dendariekin euskaraz, pozik gainera!  esperientzian parte hartu duzuenoi ere gure eskerrik beroena: pentsatu nahi dugu esperientzia aberasgarria izan dela aurrerantzean ere merkataritzan, eta oro har, bizitzako esparru guztietan euskaraz bizitzeko pausuak emateko.

Kanpainari abenduaren 3an emango diogu amaiera, Euskararen egunean.  Seber Altuben izango da hitzordua. 19:30ean kalejiran egongo da, Arrasate Musikaleko Bandarekin Batzen dantza herrikoia egiteko. Biteritik Maala kalera, eta berriro Seber Altubera itzuliko gara. Ondoren, Portaloi taldearen laguntzarekin, hiru kantu abestuko ditugu: Euskal Herrian Euskaraz, Bagare eta Guk Euskaraz.

Amaitzeko, eguneko ekitaldi nagusia izango da. "Laburra eta xumea izango da bere horretan, baina, aldi berean, esanahiz betea. Mosaiko osoa ikusiko dugu bertan eta, soka dantzaren bitartez, euskara elkarri emateko prest gaudela irudikatuko dugu. Euskara modu aktibo eta gozoan partekatzeko, eskuz esku eta pausoz pauso, Pauso bat aurrera, mila pauso! direlako".