Kurtzetxikik (Larragainen) 100 abelburu hartuko ditu 2022an
2022/03/01- Arrasateko Udalak, konpromisoa berresten duenez herriko ingurumen naturala mantendu eta sustatzeko, 2022ko baimenak eman berri ditu Kurtzetxiki mendiko udal titulartasuneko lurretan abelburuak larrean ibili daitezen. Guztira ia 100 abelburu ibiliko dira bertako larrean.
Helburua da larrean ibiltzea, eta modu bateragarrian mendia kontserbatu eta hobetzea, betiere Gipuzkoako lurraldeko ganadu kudeaketari buruz ezarrita dauden neurriak jarraituz eta lehen sektorea sustatuz.
Arrasateko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariekin elkarlanean aztertu du zein den abelburu kopuru egokiena Larragaingo larreak modu jasangarrian aprobetxatzeko. Gehieneko kopurua izango litzateke: 25-30 abelburu (behiak eta behorrak) apirilaren 1etik urriaren 31ra arte, eta 120 ardi azaroaren 1etik abenduaren 31ra arte.
2022an, Arrasateko 7 abeltzainek izango dute ganadua Larragainen, 2021ean egin bezala:
Sabino Llodiok apirilaren 1etik urriaren 31ra arte 5 behor.
- Juan Jose Iturbek azaroaren 1etik abenduaren 31ra arte 65 ardi.
- Aitor Murgoitiok apirilaren 1etik urriaren 31ra arte 5 behi.
- Aitor Aranak apirilaren 1etik urriaren 31ra arte 5 behi.
- Jesus Garaik apirilaren 1etik urriaren 31ra arte 5 behi.
- JM Plazaolak apirilaren 1etik urriaren 31ra arte 5 behi/behor.
- Maria Pilar Ibabek apirilaren 1etik urriaren 31ra arte 4 behi.
Guztira 94 buru: 29 behi eta behor, eta 65 ardi.
Udalak adierazi duenez, “oso aberasgarria da udal larreen kudeaketan abeltzainekin elkarlanean jardutea, izan ere, lehen sektorearen partaidetza ezinbestekoa da gure ingurunearen zaintzan eta gure mendien mantentze lanetan”.