1.000.000 € lorezaintzako kontratu berrirako, % 69ko igoera 2014an sinatu zenarekin alderatuta

2022/09/08
Card image cap
Udal Gobernuak Prezero SA enpresari eskatzen dio lorezaintzako kontratuaren zenbatekoa handitzeak eragina izan dezala zerbitzuko langileen soldatetan.

Arrasateko Udala lanean ari da Prezero SA enpresa eta lorezaintzako langileak akordio batera iristeko, uztailetik langileen grebak dakarren lan gatazka gainditzeko.

Victoriano Fuentes udaleko zerbitzuen zinegotziak azpimarratu du lorezaintza zerbitzuaren gatazka “ez dela politikoa, baizik eta enpresaren eta langileen artekoa. Udala bere esku dagoen guztia egiten ari da, beharrezkoak diren baliabideak jarri baititu hasieratik, greban hasi aurretik. Langileen eta haien enpresaren arteko greba horrek zuzenean eragiten dio gure udalerriari. Horregatik, alde biei dei egiten diegu esertzeko eta aurrerapausoak emateko, konponbide bat bilatzeko”.

Lorezaintzako kontratuak igoera nagusi bi izan ditu prezioan: 2017an % 27ko igoera eta 2022an % 33ko igoera.

2014an EH Bilduk sinatutako kontratu horren zenbatekoa, 2014-2017 aldirako, urtean 561.694,03 eurokoa izan zen, BEZa barne. EAJ-PSOE gobernuak 2017an berritu zuen kontratua 2017-2022 aldirako, urteko 714.043,38 euroko zenbatekoarekin (BEZa barne). Horrek esan gura du kontratua % 27 handitu zela, hau da, 388.155,97 € gehiago urtean. Gainera, kontratu berri horretan zehaztu zen 714.042,38 € horietatik % 78 langileei ordaintzeko izango zela, % 13 makineria eta ekipoetarako eta % 9 beste gastu batzuetarako.

Aurtengo uztailean, eta greba hasi aurretik, lorezaintzako kontratua berritzeko, udalak berriro ere handitu zituen horretarako baliabideak, % 33 igoz kontratuaren prezioa (2014an sinatutako kontratua baino % 69 gehiago), eta ia milioi bat euroko proposamena izatera igaro da: 949.850 €. Halaber, zehazten da langileei ordaintzeko zatia % 78koa izango dela

“Beraz, Arrasateko Udalak baliabide gehiago bideratu ditu, eta Prezero SA enpresari eskatzen diogu lorezaintza kontratuaren zenbatekoa handitzea argi eta garbi isla dadila langileen soldatetan. Orain, enpresari eta langileei dagokie lan harremanen zehaztapenak adostea. Funtsezkoa da alde biak prest egotea akordio batera iristeko, gure udalerriari, eta bertako parkeei eta lorategiei lan gatazka baten ondorioek eragin ez diezaieten” Fuentesen esanetan.

Ildo horretan, udalak zehaztu du hainbat bilera egin dituela lan kontratuko langileekin, eta datorren astean beste bilera bat programatu duela. Enpresarekin ere lanean dihardu, alde biak akordio batera iritsi daitezen.