Albisteak

Uarkapeko 246 panel fotovoltaiko berriak energia berriztagarria sortzen hasi dira
Trantsizio energetikorako urrats berri bat da, eta bertan sortutako energia udal eraikin ezberdinetan erabiliko da.

Emakume Txokoak sexu erasoen gaia lantzeko solasaldia antolatu du martxoaren 31n, Kulturaten, Idoia Arraizarekin.
Sexu erasoen zenbait kasuk, salaketak tarteko, oihartzun publiko eta mediatiko handia eragin dute, azkenaldian. Kasu horien atzean dagoen arazoaren konplexutasunak, hausnarketa pausatua egitea eskatzen du eta gaiaren trataera egokia sustatzea, bai mediatikoa zein soziala.

Egitarau berezia Arrasateko Ludoteketan eta Gaztetxokoetan Udaberriko Oporretarako
Apirilaren 22tik 27ra ekintzaz betetako egitaraua prestatu da herriko haur eta nerabeei zuzenduta. Izena eman beharko da, apirilaren 4a baino lehen ludoteketako ekintzetan parte hartzeko, eta apirilaren 13a baino lehen 12-17 urte arteko nerabeei zuzendutako ekintzetan parte hartzeko.

Liburuaren Eguna ospatzeko egitarau zabala aurkeztu du Udal Bibliotekak apirilerako
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, egitaraua zabala antolatu du Arrasateko Udal Bibliotekak eguna ospatzeko. Horretarako, apirilean zehar jarduera bereziak antolatu ditu ume, gazte zein helduentzat.

Euskaltegiko irakasle lan poltsa sortuko du Arrasateko Udalak
Arrasateko Udalak Euskaltegiko irakasle lan poltsa sortzeko oinarriak onartu ditu.

Irrintziaren inguruko bi ekimen antolatu ditu Emakume Txokoak datorren martxoaren 21 eta 22rako
Martxoaren 21ean Ekain Martinez de Lizarduy Stürtzek zuzendutako “Erraiak” filma eskainiko da Kulturateko Areto Nagusian. Martxoaren 22an, Isabel Kirze Otxandianok bideratuko duen “Irrintzi tailerra” izango da, Emakume Txokoan, Jabetze Eskolaren plangintzaren baitan.

Mugikortasun Jasangarrirako Planean hirigintza taktikorako neurri berriak jaso dira, herritarren ekarpenei esker
Herritarrekin parte hartzeak hainbat aldaketa eragingo ditu planean, hasierako proposamen batzuk moldatuz eta berriak txertatuz. Autobus geltoki berriaren behin betiko kokapena ere jasoko du planak. “Herritarren ekarpenek plana aberastu dute” adierazi du Etxeberria zinegotziak. Mugikortasun jasangarrian aurrera urratsak ematea bizi kalitatean aurrera egitea dela defendatu du Udalak.

Zabalik da Uarkapeko boulder berria
Diseinu berriak zailtasun maila guztietatik ibiltzeko aukera ematen du, hastapenetatik hasi eta maila gorenetaraino. Boulderra "egoera txarrean" zegoen mantenu faltagatik.

Debagoieneko herriek kalitatezko autobus zerbitzua lortzeko lanean ari dira
Debagoieneko Mankomunitatea osatzen duten herrietako ordezkariek, autobus zerbitzua hobetzeko eskaera bateratua egin dute Gipuzkoako Foru Aldundian.

Abian da 2025eko San Juan jaietako kartel lehiaketa
Lehiaketa zabalik dago Debagoienean edo Aramaion erroldatuta dauden biztanle guztientzat, eta kartelak 2025eko maiatzaren 5era arte aurkeztu ahal izango dira. Saria 750 eurokoa izango da.

Martxoaren 22an ospatuko da Zuhaitz Eguneko zuhaitz landaketa herrikoia, 400 zuhaitz landatuz
Bosgarren urtez zuhaitz landaketa Etxezarreta parke publikoan egingo da. Auzolanaren ondoren hamarretakoa eskainiko zaie parte hartzaileei. Izena eman behar da izenemateak.arrasate.eus ataraian edo 943252000 telefonoan.

‘Arrasate 360º’ smart map berria aurkeztu du Udalak, Arrasateko bisita birtual autogidatua
Kultura eta ondarearen dibulgazioari aplikatutako berrikuntza digitalean jauzi esanguratsua ematen du Arrasatek, baita kontserbazio eta digitalizazioan. Herritarrentzat ezezagunak diren lekuak ezagutzeko aukera eskaintzen du tresna berri honek. Turismorako tresna izateaz gain, merkataritzan eta hezkuntzan ondare historikoaren lanketarako balioko du. Bisita autogidatuak 360.arrasate.eus webgunean dago eskuragarri.

“LUCHADORAS” antzerki emanaldia eskainiko du Emakume Txokoak egubakoitzean Musika Etxeko auditoriumean
Juan Arzamendi Musika Etxean izango da emanaldia, ostiralean, martxoak 14, 18:30ean

EKKO (Eskola-Komunitatea-Kirola-Osasuna) programaren edizio berria, “aurrenerabeengan gizarte trebetasunak sendotzeko”
Izen ematea martxoaren 19an itxiko da.

Pilota partidu berria martxoaren 23an Arrasateko Uarkape frontoian
Altuna III-Gabirondo eta Elordi-Martija arituko dira norgehiagoka Binakako partidan. Murua arrasatearra Mataren aurka arituko da B Serie Kanporaketan.

Arrasateko hezkuntza diagnostikoa aurkeztu dute elkarlanean Udalak, Herri Eskolak, Institutuak eta Arizmendi ikastolak
Aurrerantzean hezkuntza kontseilua sortu eta ‘herri hezitzaile’ filosofia berreskuratzeko asmoa agertu dute. Modu honetan, 2015ean bertan behera utzi zen “Arrasatek Hezi” proiektuaren arima berreskuratuko da.

Karapaixoa protagonista martxoaren 15eko bertako produktuen azokan
Ohiko produktuez gain, karapaixoak egongo dira salgai eta hauek egiten ikasteko tailerra izango da. Además de los productos habituales, habrá karapaixos a la venta y habrá un taller para aprender a elaborarlos.

Zapatu honetako, MARTXOAK 8ko Emakumeen Artisau eta Bertako Produktuen Azoka, Azoka Plazan egingo da, eguraldi txarragatik
Azoka 10:00etatik 14:00etara bisitatu ahal izango da.

Albisteak jasotzeko WhatsApp eta Telegram kanal berriak ireki ditu Arrasateko Udalak, “herritarrengandik gertuago egoteko”
Herritarrek bidalitako kexa eta iradokizunak kudeatu eta erantzuteko sistema berriaren “balantze positiboa” ere egin du Udalak.

Energia trantsiziorako bulego berria irekiko du Debagoieneko Mankomunitateak
Bulegoa herriz herri arituko da informazio eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen. Bulegoaren helburua da herritarrak energia gaietan informatu eta ahalduntzea, “oligopolioen gardentasun faltaren aurrean”.

Mugikortasun Jasangarrirako planari egindako ekarpenak aurkeztuko ditu bihar Udalak jendaurrean, Udaletxean egingo den batzar irekian
- Batzar irekiaren hitzordua bihar izango da, hilak 6, osteguna, 18:30ean Udaletxeko Pleno Aretoan.

Martxoak 8 - Adierazpen instituzionala
Alderdi guztiek egin dute bat adierazpenarekin. Eva Abuin, Elkarrekin Arrasateko ordezkari politikoa, ez da argazkian egon amatasun bajan dagoelako.

Parte hartze ordenantza berria iragarri du Garazi Etxeberria zinegotziak 2026 urterako
Iragarpena gaur ospatutako Osoko Bilkuran egin du Etxeberriak. Helburua da martxan jarritako parte hartze prozesuak bateratu eta arautzea.

Inauteri bateratuak ospatuko dituzte bigarren aldiz Arrasate Herri Eskolako eta Arizmendi Ikastolako haurrek
Hiru gune nagusitan banatuko dira inauteri bateratuak ospatzeko: Uribe-San Andres, Erdigunea eta Musakola. Helburu nagusia hezkuntza komunitate osoa batzea da, bereizketa eta segregazioa ekiditeko. Ekimenak Udalaren eta Txatxilipurdi elkartearen laguntza izango du.

Eragile ezberdinekin elkarlanean antolatu du Emakume Txokoak aurtengo martxoak 8ko egitarau zabala
● Lexuri Doyague Loiti artista eta sortzaile arrasatearrak egin du aurtengo kartela. ● Egitarauaren osaketan parte hartu dute herriko nahiz eskualdeko kolektibo feministak, Arrasateko Udal Bibliotekak, Sasoibidek eta Emakume Txokoak berak.

Haur, gazte eta nerabeen ongizate emozionalean “jauzi kualitatibo bat” eman gura du Arrasateko Udalak, horretarako martxan jarritako planarekin
Diagnostikoa aurkeztu dute, eta orain ongizate emozionalerako ekintza-plana idatziko dute. Diagnosiaren aurkezpen saioak egingo dituzte martxoaren 11an eta 25ean, “komunitarearen hausnargune” bezala.

Arrasate berdeztatzeko parte hartze prozesua abiaraziko du Arrasateko Udalak herritar eta eragileekin
Arrasate aldaketa klimatikoari egokitzeko plana izango da, eta herritarrek modu presentzialean eta online parte hartzeko aukera izango dute. Lehen fasea martxoan izango da, eta bigarrena maiatzean. Mugikortasun Jasangarrirako Planaren azken bi parte hartze saioak martxoan izango dira.

Udalak kirol aktibazio eta bazkidetza kanpaina berri bati ekin dio "Orain zu" lelopean
Kanpainak, 2025 arinago, indartsuago, malguago eta osasuntsuago bat izatera gonbidatzen du.

“Zinema berrikusten” zine saioa eskainiko du Emakume Txokoak, Mirentxu Loyarteren “Irrintzi” eta “Euskal emakumeak” filmen emanaldiekin
Aurkezpen eta solasaldia Arantza Santestebanek gidatuko du. Emanaldia Kulturateko Areto Nagusian izango da, otsailaren 26an, asteazkenean, 18:30ean.

Sexualitatearen inguruko hitzaldiak
Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuak gurasoei eta hezitzaileei zuzenduta, sexualitatearen inguruko 3 hitzaldi antolatu ditu martxorako.