Idazketa tailerra euskaraz: sakontzea

Idazketa tailerra euskaraz: sakontzea

Noiz 2025-02-25T18:00:00+01:00 2025-02-25T18:00:00+01:00 - 2025-02-25T20:00:00+01:00 2025-02-25T20:00:00+01:00
Non Kulturate

Informazio gehiago


IDAZKETA TAILERRA EUSKARAZ: SAKONTZEA

Irakaslea: MIREN AMURIZA PLAZA

Hastapen tailerra egin ondoren, sormen idazketan sakontzen jarraitu nahi dutenentzat.

Sormenerako espazio bat, gogoetarakoa, idazketarakoa eta elkartrukerakoa. Literaturaz eta hizkuntzaz aritzeko tartea; idazketa prozesuaren aurretiko, bitarteko zein ostekoez. Irakurtzea eta idaztea gustuko duen 16 urtetik gorako edonori zuzendua.

Ursula K. Le Guinen ‘Contar es ecuchar’ liburua abiapuntu hartuta, istorio bat kontatzeko lau bide diferente landuko ditugu. Saio bakoitzak atal teoriko bat, literatur testu baten azterketa txiki bat eta ariketa praktiko sorta bat izango ditu. Bakarkako lana talde-lanarekin txandatuko da. Tailerrean eginikoen osagarri moduan, ariketa proposamenak bidaliko dira etxerako (derrigortasunik gabe).

  1. saioa. Kontatzea entzutea da. Belarriko Kilkerra (Uxue Alberdi). Ahozko testigantzak jaso, transkribatu eta ipuin bihurtzeaz.
  2. saioa. Kontatzea gogoratzea da. Eraikuntzarako materiala (Eider Rodriguez). Nork bere oroitzapenei tiratuta, memoria ariketa bat egin ondoren, idazteaz.
  3. saioa. Kontatzea ikustea da. Bar Gloria (Nerea Ibarzabal). Iruditeria propio bat sortzeaz.
  4. saioa. Kontatzea asmatzea da. Zer gertatzen da K. herrian ilargi beteko gauetan? (Danele Sarriugarte). Errealitate hurbilak eraldatu eta fikziozko unibertsoak sortzeaz.

Saioak hamabostero izango dira, urtarriletik otsailera, martitzenetan.

  • Urtarrilak 14, 18:00 - 20:00
  • Urtarrilak 28, 18:00 - 20:00
  • Otsailak 11, 18:00 - 20:00
  • Otsailak 25, 18:00 - 20:00