- https://www.arrasate.eus/eu/agenda/2018122711144983
- "Jainkoak ez dit barkatzen"
- 2019-01-25T19:00:00+01:00
- 2019-01-25T19:00:00+01:00
Noiz | 2019-01-25T19:00:00+01:00 2019-01-25T19:00:00+01:00 |
---|---|
Non | Kulturateko areto nagusia |
Informazio gehiago
Donostiako Zinemaldian Euskal Zinemaren Galan estreinatu eta gero, Josu Martinez Zuzendari eta Gidoilariaren filmak bere bideari ekingo dio herriz herri eta zinema aretoz areto.
Filma berezia da, Martin Ugaldek Lezo Urreiztietari 1975-1978 bitartean grabatutako 35 orduko elkarrizketa batean oinarritua delako eta horrek ikus-entzuleari zinema esperientzia berritzaile bat proposazen dio. Lezok berak lehen pertsonan kontatzen duen historia da Jainkoak ez dit barkatzen, Martin Ugalderen magnetofonoak grabatutako protagonistaren ahotsa entzuteko aukera emango diguna. Bere bizia arriskatuz, ehunka pertsonarena salbatu zuen; Euskal Herri aske bat negoziatu zuen atzerriko gobernuekin; Espainiako Gerra Zibilean, Bilbon armaz betetako 17 barku sartzea lortu zuen; Franco hil zuen, ia...
Euskal Herri osoan, nahiz Euskal Herritik kanpora ibiliko da Lezo Urreiztietaren ametsak eta borrokak modu hain berezian azaltzen dituen filma. Andoaingo Udalak filmearen ekoizpenean lagundu du, beraz, aurkezpen berezia izango dugu Bastero Kulturgunean, bertan izango baitira Josu Martinez zuzendaria eta Ainara Ugalde, Martin Ugalde zenaren alaba.
Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata bat zen, okerrez 1907. urtean jaioa. Bere bizia arriskuan jarri, eta ehunka pertsonena salbatu zuen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerritar gobernuekin; Bilbon armaz betetako 17 itsasontzi sartu zituen Gerra Zibilean; Franco akabatzear egon zen… Hura hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak haren istorio sinestezina ezagutaraziko digu, protagonistaren beraren ahotsaren bitartez. Elkarrekin 1975. eta 1978. urteen artean izandako elkarrizketa batzuk harturik abiaburu, film honek argitara aterako du XX. mendeko euskal historian funtsezkoa izan zen norbaiten lekukotza.
Josu Martinez EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio saileko ikerlaria da, eta hizkuntza gutxituak eta ikus-entzunezko komunikabideak aztertzen dituen NOR taldeko kidea. Itsasoaren alaba (2009), Sagarren denbora (2010), Prohibido recordar (2010) eta Gure Sor lekuaren bila (2015) dokumentalak zuzendu ditu. Era berean, Barrura begiratzeko leihoak (2012) kolaborazio-dokumentalean parte hartu zuen. Aurten Ama film laburra zuzendu du.