Mrs. Hemingway (Literatura solasaldia)
Mrs. Hemingway (Literatura solasaldia)
Naomi Wood
Itzultzailea: Garazi Goia
(Txalaparta, 2016)
Ernest Hemingway idazleak emakumeekin izan zituen harremanak gatazkatsuak izan ziren; segur asko emakumeekin zeuzkan harremanetan ematen zuena baino askoz gehiago jasotzea espero zuelako. Ezkontza ordenatua desiratzen zuen emakume ezberdinekin oheratzea bezainbeste eta horregatik beharbada bikotez-bikote ibili zen beti maitasun hiruki ezinezkoak sortzen. Bizitzan zehar lau emazte izan zituen eta Naomi Wooden eleberri koral honetan laurak agertzen dira: idazlearekin Parisen bizi izan zen eta bere lehen semearen ama izan zen Hadley Richardson; hasieran amorante eta gero emazte izan zen Pauline Pfeiffer Fife aberatsa; Espainiako guda zibilean harekin batera gerra-berriemaile izandako Martha Gellhorn eta ezkondutakoan kazetari lanbidea utzi zuen Mary Welsh; 1961ean, guztiei Hemingwayren heriotzaren berri eman ziena, baita emazte ohiei ere.
Kritikak:
Mrs. Hemingway, Alaitz Andreu. Aizu!, 2016/11
Koordinatzailea: Garazi Arrula Ruiz