Zer zuhaitz mota gurago duzu Arbolapetan landatzea?

19/01/2015
Card image cap
Udal web gunean bozka dezakezu nahiago duzun zuhaitz motaren alde, urtarrilaren 26a izango da horretarako azken eguna. BAZen ere eman daiteke bozka

Haustura arriskuagatik, Arbolapetako indiar-gaztainondoa bota beharra izan zen iazko urriaren 29an. Udalak, erabaki hura hartu orduko pentsatua zuen Arbolapetan beste zuhaitz bat landatzea, eta halaxe egingo du otsailean.

Asmo horrekin, Gabriel Iguiñiz adituari Arbolapeta gunearen gaineko azterketa bat egin zezan eskatu zitzaion, zuhaitz berria landatu aurretik ikusteko gunea bera zer egoeratan dagoen eta, bide batez, berton landatzeko espezierik aproposenak zeintzuk izan daitezkeen zehazteko.

Arbolapetako eremuaren ezaugarriak kontuan harturik (zolatutako hirigunea) eta aurreko zuhaitzaren antzeko garapena duen espezie bat landatze aldera, Iguiñez-ek hiru zuhaitz espezie hauek proposatu ditu: Astigarra, Haritza eta Ezkia.

Bozka emateko azken eguna urtarrilaren 26a

Udalak herritarren esku jarri du proposatutako hiru espezieen artean hautatzeko aukera. Beraz, animatu nahi zaitugu zeuk ere nahiago duzun zuhaitz mota zein den adierazi dezazun. Horretarako, hemen jaso dezakezu espezie bakoitzari buruzko informazioa eta bozka emateko aukera. Eskerrik asko zure partaidetzagatik!