Zapatuan Zuhaitz eguna ospatuko dugu

15/01/2018
Card image cap
Urtarrilaren 20an, azoka eta landaketa berezia izango dira

Orain arte hainbat zuhaitz egun ospatu dira Garagartzako lursailetan, Kurtzetxikin eta  Antoniña inguruan. Lursail horietan ez zegoen zuhaitzik eta horri esker ehunka lizar, gaztainondo, haritz eta intxaurrondo landatu dira dagoeneko.

Aurtengoa ez da izango landaketa arrunta, ez dira landatuko zuhaitzak lursail garbi batean, baizik eta basoaren barruan, Hidalgobasoko hariztiaren barruan.

Arrasateko Udalak  20 Hektareako lursaila dauka Hidalgobaso  mendian, Musakola auzoan. Mendi horrek  aberastasun handia dauka biodibertsitearen ikuspegitik, eta hori hobeto ezagutzeko  udalak enkargatu zion ikerketa bat Naturtzaindia Elkarteari.  Ikerketa horretan proposatzen dira hainbat jarduera biodibertsitatea zaintzeko eta handitzeko.

Dagoeneko jarduera bat amaitu da 2017. urteko udazkenean. Txilardia babestuta dagoen habitat aberatsa da, eta Hidalgobason txilardia otadi baten azpian zegoenez, moztu da otadia hektarea bateko azaleran,  babesteko azpian zegoen txilardegia.

Aurtengo bigarren jarduera lotuta dago zuhaitz egunarekin.  Harizti  eder bat ere badago Hidalgobason, baina Ikerketaren arabera baso homogeneoa da. Haritz guztiak adin berekoak dira, zuhaitz gazteak dira eta azpian ez dago basoperik. Helburua izango da natura imitatzea eta baso ahalik eta heterogeneoa lortzea. Negu honetan basolangile talde bat basoa naturalizatzen ari da, eta zuhaitz egunean landatuko ditugu basopeko landareak.

Landatuko ditugu 200 zuhaixka inguru: elorri beltza, elorri zuria, gurbitza, basaerramua, gorostia, zuhandorra, erratza, hurritza….

Gainera jarriko dira habiak  txorientzat.

10:00etan elkartuko gara Musakolako goiko Institutoan Hidalgobasora igotzeko, eta landaketa ondoren hamaiketakoa egingo dugu.

Bestetik, aurten V. Zuhaitz ferixia ospatuko da, Seber Altube plazan, 8:00 etatik 14:00etara. Bertan hurrengo mintegiak hartuko dute parte:

Mintegia

Espezieak

Enkarguak

Areitio - Zaldibar

Fruta arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak eta lorategietakoak

608879352

Artadi – Igorre

Basoko landare autoktonoak

680937875

Belar – Zaldibar

Fruta arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak eta lorategietakoak

629484151

Etxebarria - Gatika

Fruta arbolak

646514154

Lurberry - Zarautz

Basoko fruitu txikiak, ekologikoak

657719685

Udalatx - Arrasate

Basoko fruitu txikiak, ekologikoak

690610822