Udazabal aurkeztu dugu: uztaileko kultura eskaintza berezia.
30/06/2014San Juan jaiak bukatu berriak ditugu eta, jaiekin batera eman diogu hasiera udari. Uztailarekin batera dator kalean, aire zabalean, bizi izateko aukera paregabea eta UDAZABAL egitaraua ere bai, udagiroaz bete-betean gozatzeko: aurten zazpi ekintza berezirekin gatoz, adin ezberdinetako ikusleei diziplina anitzeko joerak plazaratzeko: dela musika, dela dantza, egungoa nahiz tradizionala, magia, zirkoa…
Udazabalen aurrekontua 38.000 euro ingurukoa da eta, neurri batean, Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasoko dugu “Kale Antzerkia Bultzatuz” egitarauari esker.
Udako jaiak ere bai
Udazabal uztaileko jarduera dugu eta uztailean Arrasateko kultura agendan leku berezia daukate udako jaiek ere: Santa Marina, Maala,Ferrerias, San Inazio Kanpazar, Udala, Uribarri Zarugalde…
Txalaparta eguna eta Mondrallya
Ekimen berezi bi ere azpimarratu behar ditugu, uztaileko lehen zapatu honetan gauzatuko direnak: Txalaparta eguna eta Mondralliya (scooter klasikoen elkartzea).
Eta urteroko hitzordu ditugun udako beste zenbait ekintza gogora ekarri gura ditugu: Al- Andalus-ek antolatzen duen “Rocio”a eta Lezetxikiko indusketa, esaterako.
Udazabal 2014ko egitaraua hemen