Udalaren antolaketa arloko erabakiak hartu dituzte Plenoak eta Alkatetzak

14/07/2015
Card image cap
2015eko uztailaren 13an egindako ezohiko bilkuran, Udal Plenoak udal antolaketa arloko hainbat erabaki hartu ditu

Alde batetik, plenoaren aldizkotasuna onartu du (hilero, lehenengo asteartean, arratsaldeko 18:00etan), 8 batzorde informatzaile sortzea erabaki du, ordezkariak izendatu ditukorporazioak ordezkatuta egon behar duen organo kolegiatuetarako, udal karguen dedikazioaren asignazioari buruzko erabakiak hartu ditu ere (3 erabatekoak eta 2 zatitakoak), eta azkenik, auzo batzordeak sortzea erabaki du.

Horretaz gain, Udal Plenoak berri hartu du Alkateak antolaketa arloan bere eskumenekoak diren gaietan hartutako erabakietaz (Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena, Alkateordeen izendapenak, Batzorde informatzaileetako Lehendakaritzak delegatzea, Alkatearen delegazioa TGBren alde, Alkatearen delegazio generiko eta ezpezifikoak hainbat zinegotziren alde, Iturbide Egoitzako Lehendakaritza delegatzea eta TGBko bilkuren aldizkotasuna (astelehenero, 15:30etan).

Zehaztasunak “Udalbatzarrak" atalean, akordioen laburpenetan.