Udalako Ingurumen Eskolako irakaslea hautatuko du udalak, aldi baterako
29/06/2015Udalako Ingurumen Eskolako irakasle baten aldi baterako hutsunea (hilabete batzuetakoa) betetzeko asmoz, hautaketa prozesu azkar bat egingo du Arrasateko Udalak; horretarako hautagaien zerrenda LANBIDEri eskatuko zaio
Udalako Ingurumen Eskolako irakasle baten aldi baterako hutsunea (hilabete batzuetakoa) betetzeko asmoz, hautaketa prozesu azkar bat egingo du Arrasateko Udalak.
Aipatu prozesua LANBIDE Zerbitzu Publikoaren bitartez egingo da, eta honek aurre-hautatuko dituen izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Unibertsitateko ondorengo titulazio baten ziurtagiriaren jabe izatea, edo titulua lortzeko eskubideak ordainduta izatea:Lehen Hezkuntzako Gradua edo Diplomatura, Ingumen Zientzietako Lizentziatura edo Gradua edo Biologian Lizentziatura edo Gradua.
- Euskararen 3.HE edo baliokidea kreditatzea.
Hautaketa probak honakoak izango dira:
- Proba praktiko bat (baztertzailea)
- Elkarrizketa (baztertzailea)
Merituak:
- Administrazio Publikoan egindako lan eskarmentua, lanpostuaren antzeko lanetan.
- Euskararen 4.HE edo baliokidea kreditatzea.
- Pedagogia Gaitasun Agiria (CAP) edo irakaslego masterra.