Udako abonuaren zozketaren irabazlea

27/06/2014
Card image cap
Aurtengo berrikuntzen artean geneukan, ekainaren 20a baino lehen udako abonua egiten zutenen artean doako abonua zozketatzea.

Epe horren barruan 460 abonatu berri izan ditugu eta zozketa egin ondoren, irabazlea AITANE AGIRREren familia suertatu da, abonu familiar batekin.

Zorionak irabazleei!!

Gogoratu ekainaren 19tik irailaren 14ra arte egongo direla zabalik Musakolako kanpoko igerilekuak, 10:00etatik 20:30etara, eta egunero 17:00tan animazioa  izango dugula: ur jolas eta kirolak izango dira eta ping-pong eta dardo lehiaketak ere antolatuko dira. Kontutan hartu ere bertako kantinan eta horren terrazan ogitartekoak, izozkiak eta edariak eskuragarri izango dituzuela 12:00etatik 20:00etara.