SHREC egitasmoa
24/10/20192019ko urriaren 24an Arrasateko Udalak erabaki zuen Interreg Europe programako laugarren deialdian parte hartzea, europar programako diru laguntza lortuta, “Shifting towards enewable energy for transition to low carbon energy –SHREC” proiektuko bazkide moduan.
SHREC proiektua
Proiektuaren xedea da CO2 emisioen murrizketan eragitea, energia berriztagarrien erabilera sustatzearen puruz.
Europako lurralde desberdinetako zortzi kide ditu SHREC proiektuak:
Liderra: Herbehereak- Groningengo Hanze University of Applied Sciences
Kideak: Eslovakia – Slovak innovation and energy agency
Lituania – Vilnius Gediminas Technical University
Italia – Piamonte Region
Euskadi – Arrasateko Udala
Frantzia – Auvergne Rhône-Alpes Energy Environment Agency ( AURA-EE)
Suedia – Mid Sweden University
Errumania - Muntenia Hegoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia
Proiektuaren helburuak
- Nazioko eta tokiko politikak hobetzea, energia-iturri berriztagarrien kuota handitzeko
- Energia-iturri berriztagarrien ekoizpena eta kontsumoa sustatzea
- Energia berriztagarri zein teknologia berrietan enpresen inbertsioa sustatzea
- Energia-kontsumitzaileen inplikazioa handitzea
- Energia berriztagarriak iturri alternatibo gisa erabiltzearen garrantziaz gehiago jabetzea eta kontzientziatzea.
Proiektuak lau urte iraungo du, 2019ko abuztuaren 1etik 2 2023ko uztailaren 31arte. 2 fasetan banatuko da: 1. Fasea( 3urte) 2. Fasea (urte 1).
Proiektuaren aurrekontua guztira 1.844.165 €koa da eta Europako FEDER funtsak 1.567.540,25 € jarriko ditu, hau da, proiektu osoaren %85a. Arrasateko Udalari dagokion aurrekontu zatia 164.448€ litzateke, eta hortik Europak finantzatuko lituzke 141.474€, eta gainerako 22.974€ak, Arrasatek beregain hartzeko izango lirateke. Aurrekontu hau lau urtetan zehar banatuko litzateke; 2019ko aurreikuspena 18.000 € arteko gastua gauzatzea.
Edukiak: Shrec proiektuak lanketa hauek burutuko ditu:
- Eskualde bakoitzeko politikak aztertzea
- Esperientziak trukatzea eta ikaskuntzak sortzea bazkideen artean
- Eskualde bakoitzeko intereseko eragileen parte-hartzea sustatzea
- Praktika egokiak identifikatu eta partekatzeko.
- Eskualde bakoitzeko politika publikoen aplikazioa hobetzeko.
- Bazkide bakoitzaren tokiko ekintza plana zehaztea eta inplementatzea
Arrasateko Udalaren eginbeharra:
- Tokiko eragileen talde bat sortu, energia berriztagarrien eta CO2 emisioen murrizketaren arloari lotuta
- Proiektuaren bazkide europar guztiekin batera lehenengo fasean garatu beharreko jardueretan parte hartu beharko du sei hilero antolatuko diren talde bileretan. Lehena Groningenen izango da , 2019ko urriaren 29an.
- Talde bilera bakoitza amaitutakoan, tokiko eragileekin jasotako ikasketak partekatu beharko ditu lan saio batean.
- Bileretan parte hartzeko eztabaidatzeko dokumentazioa eta materiala prestatu beharko du, bere lurraldean eta bere eragileekin landutako ondorioak azaltzeko.
- Bi praktika on identifikatu beharko ditu partekatzeko.
- Proiektu kideentzako bertan Arrasaten bisita-ekitaldi bat antolatu beharko du. (2022an)
- Arrasaterako ekintza plan bat gauzatu beharko du bigarren fasean.