Sexualitate askeari buruzko saioak gurasoentzat

16/04/2015
Card image cap
Guraso Eskola 2015ek antolatuta, “Sexualitate aske eta osasuntsua eraikitzen” saioa eskainiko du Udal Sexologia zerbitzuak 0 eta 18 urte bitarteko gurasoentzat. Izen ematea apirilaren 24ra arte dago zabalik

Gizakiaren alderdi nagusietako bat ezaugarri fisiko, funtzional eta psikologikoen multzo batez osatuta dago. Sexuaren beraren identitateak eta sexu-jokabideak azaltzen dituena.

Modu askotan bizi eta adieraz daiteke sexualitatea; pentsamenduak, fantasiak, desirak, usteak, jarrerak, balioak, jokabideak, jarduerak, rolak eta harremanak.

Faktore mota askok eragiten dute sexualitatean; biologikoek, psikologikoek, sozialek, ekonomikoek, politikoek, kulturalek, etikoek, legeari lotutakoek, historikoek, erlijiosoek eta espiritualek.

Maiatzaren 4tik 7ra

Honegatik guztiagatik, gure seme-alabekin batera sexualitate aske eta osasuntsua eraikitzea garrantzitsua da eta, gaiari elkarrekin heltzeko, Guraso Eskola 2015ek hainbat saio antolatu ditu haur eta gazteen gurasoei zuzenduta. Saioak maiatzak 4 eta 7 bitartean izango dira, seme-alaben adinaren arabera banatutako taldeetan. Hemen talde bakoitzaren saioa zer egunetan, ordutan eta lekutan den.

Izan ere, seme-alabek bizitako harreman afektiboak garrantzitsuak dira,  gerora izango dituzten harremanetan eragina izango baitute:

  • 0-5 urte bitartean, figura afektiboen eta gorputzeko sentsazioen harremanak aztertzen dituzte. Neska nahiz mutil direla ohartzen hasten dira eta sexu ezberdinen inguruko kuriositatea izaten dute. Identitate sexualaren hasiera da eta imitatzeko ereduak bilatzen dituzte. 
  • 6-12 urte bitartean, betirako neska edo mutil izango direla konturatzen dira. Helduen moral sexuala eta eredu sexuala barneratzen dute eta bi sexuek rol berberak bete ditzaketela konturatzen dira.
  • 13-18 urte bitartean, hormonen agerraldiak jasan eta gorputzean aldaketak bizitzen dituzte eta aldi berean, pentsatzeko era bat garatuko dute. Desio sexualaren orientazioa baieztatzen da normalean eta maitemintzeen eta desiren agerpena azaltzen da.

Zoriontsu izatea helburu

Guztiok gizarte eta momentu konkretu batean hezi gara, hau da, kultura jakin batean eta ez idatzitako eredu jakin batzuetan. Dagokigun gizartean integratuta egoteko, gure burua modu zehatz batean aurkeztu beharra izaten dugu besteen aurrean, pertsona “normalak” bezala tratatu gaitzaten… eta, honenbestez, askotan geure benetako izaera/sentiera kaxoi batean ahaztuta uzten dugu.

Baina, gaur egun, pertsona gero eta askeagoak garenez, zoriontasunaren bila gabiltza. Desberdintasuna balore izanik, pertsona izateko modu diferente eta “normal” asko daudela konturatzen gara.

Bizi garen gizartean baloreak aldatzen ari dira, mitoak, aurreiritziak … gizartea hain aldakorra denez, pertsona bakoitzak sentitzen duen moduan adieraztea izango litzateke hoberena, zeren… zer da garrantzitsuena? Zoriontsu sentitzea, ezta?

Izen ematea apirilaren 24a arte

Pertsona bakoitza bakarra delako, bizitzeko eta adierazteko modu propioa eraikitzen laguntzea da gurasoen eginkizunetariko bat. Horretarako sexu aniztasunean heztea beharrezkoa da.

Haur eta gazteek jasotzen duten informazioa bezain garrantzitsua da (izugarri inportantea) beraien  ingurukoek sexualitatea bizitzeko duten modua.

Zoriontsu izatera bultzatzeko, egiten dituzten galderak erantzuteaz gain, beraien gorputza ezagutu, onartzen lagundu, komunikatu, hitz egin, entzun, izan ditzaketen iritziak errespetatu behar ditugu.

Guzti honetaz hausnartzeko aukera izango da “Sexualitate aske eta osasuntsua eraikitzen” saioetan.  Izena eman daiteke apirilaren 24ra arte,  943 25 20 07 zenbakira deituta alaprebentzio@arrasate-mondragon.nethelbidera idatzita. Kontuan izan taldea osotzeko gutxienez 12 pertsona behar direla.