San Juan de Dios Ospitaleak egin duen ikerketa DBHko ikasleen droga kontsumoari buruzkoa aurkeztu dute

04/03/2019
Card image cap
Udalaren laguntzarekin, urrian eta abenduan egin zituzten inkestak

Datuen arabera, 861 ikasle horietatik 127 ikaslek marihuana kontsumitu dute edo kontsumitzen dute, hau da, %15,30-a.

Baina datu horietatik haratago, San Juan de Dios Ospitaleko psikologo Emilio Martinek dio "Kontsumo datuak nerabearen testuinguruarekin lotu behar ditugu; izan ere, beste zenbait esparrutan erabakiak hartuko dituen pertsona bera da nerabe hori. Eta, posible da, beste erabaki horiek hartzerako orduan alde nabarmenik ez egotea".

Ikerketak balioko du jakiteko ea  prebentzio neurriak iristen diren herritarrengana, eta momentu egokian iristen diren; eta, bestetik, hausnartzeko nolako gizartea gura dugun, eta nerabeek ze toki bete behar duten gizarte horretan.

Era berean, zaldu da esperantza eman dezaketen datuak ere badaudela, izan ere kontsumitzen duten %55ak hilean 1-2 porro kontsumitzen dute; eta, %16ak 3 eta 5 porro artean. Nerabe horiekin lan egin eta kopuru horiek jaitsita, eragin handia izango du beste datu guztietan.

Power point artxiboa.