Punta-puntako kultura eskaintza udaberrian
20/04/2015Arrasateko Udalak gaur aurkeztu du udaberri honetan Amaia Antzokian izango den egitarau kulturala. Antzerkia, musika eta dantza izango dira protagonista eta nabarmentzeko ekitaldien artean daude maiatzaren 23an Oñatiko Ganbara txiki abesbatzak eskainiko duen Altxorraren Uhartea musikala eta Al Andalus zentroaren 25.urteurreneko ekitaldi nagusia, “Gira el mundo” emanaldia.
Bi ikuskizun horien azalpenak emateko aurkezpenean izan dira Ganbara abesbatzako zuzendari Aitor Biain eta Al-Andalus elkarteko ordezkari Rafa Gomez.
Domeka honetan Breakdance ikuskizuna
“Bost 5” ikuskizuna izango da apirilaren 26an Amaia Antzokian, hiru konpainiak batuta sortu duten show bizi: Logela (Elorrio), Edsteps(Bilbo) eta Predatorz (Mosku). Azken hau da munduan gaur egun Breakdance panoramako talderik berritzaileena. Batera egiten dituzte dantza indibidualeko mugimendu akrobatikoak eta koreografia originalak, erabat sinkronizaturik. Munduko breakdance txapeldunak izan dira aurten.
Udaberriko egitarau osoa
Apirilaren 21etik ekainaren 19ra arteko egitarau osoa ikusgai duzu hemen.