Pintura ikastaroa ikasturte honetan ere, Kulturaten
07/09/2015Izena emateko epea irailaren 14ean irekiko da
Irailaren 21etik aurrera, Kulturateko pintura gelan ikastaroa hasiko da, Amaia Bengoa, arte ederretan lizentziatua irakaslearekin.
Matrikulazio epea irailaren 14tik 18ra izango da, 17:00etatik 19:00ra, pintura gelan bertan (sarrera sebero altube plazatik).
Taldeak gehienez ere 20 pertsonek osatuko dituzte, eta klaseak lanegunetan 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:30etatik 12:30etara izango dira.
Ikastaroaren prezioak hurrengo hauek dira:
- helduak 145 € (3 ordu astean irailetik ekainera)
- umeak 75 € (1,5 ordu astean irailetik ekainera, haurren gutxieneko adina 7 urte)
- larunbatetan 96 € (2 ordu astean irailetik ekainera)
Informazio gehiago Kulturaten, 943252025.