Murren Bidaia txontxongilo antzerki emanaldia

29/11/2018
Card image cap
Mundutik Arrasatera ipuin kontaketak egitasmoaren baitan, Murren Bidaia txontxongilo antzerki emanaldia antolatu dute Udal bibliotekak, Ekin Emakumeak elkarteak eta Aniztasun sailak elkarlanean abenduaren 13rako

Zer da Murren bidaia?

Txotxongilo antzezlan bat, ikusle gazteak entretenitzea eta aldi berean pentsaraztea xede duena.

Ikuskizuna oihal bizi bihurtzen da, eta oihal horretan, hurbil-hurbilekoa izanagatik beti ezaguna ez den errealitate bat margotuz doa. Jende migratuaren gaineko begirada aldatzeko, denbora behar da; horregatik, hobe da berandu baino lehen hastea.

Aurkezpen adeitsu bat, barre batzuk, eta ikasleei gogoa piztea aberatsago egiten gaituzten esperientzietara gerturatzeko eta esperientzia horiek ezagutzeko eta partekatzeko.

 

Antzezlana

Egiazko hizkuntza zuzen baten bitartez, antzezlanak migrazio mugimenduen inguruko estereotipo, inbaditzen gaituzten aurreiritzi eta hazten doazen zurrumurruek sortzen dituzten zailtasunak planteatzen dizkigu…umorea eta poesia salbuetsi gabe.

Jatorri eta kultura desberdinetako pertsonen arteko adiskidetasunaren istorio bat, benetako adiskidetasunaren aldeko apustu bat.

Mur neska afrikarrak bere paterara igotzen gaitu eta gure moralaren urak zeharkatzera gonbidatzen gaitu, aurkitzen garen ikuspuntuaren arabera ona edo txarraren kontzepzioa arakatzera.

Banaketa batek suposatzen duen gatazkaren eztandatik abiatuta, historia harrigarri batean itsasoratzen da amaiera.

Sinopsia

Mur Afrikatik etorri zen pateran bere familiarekin; Txema hemen bizi da; elkar ezagutzen dute, elkarren lagun bihurtzen dira, jolasean ibiltzen dira, eskolara doaz eta ongi pasatzen dute.

Broderrek, ordea, beltzekin kontuz ibili beharra dagoela pensatzen du. Hori dela eta, Mur eta bere familiaren bizitza zailagoa egiteko gatazka egoerak sortarazten ditu. Txemaren familiak ere ez du begi onez ikusten adiskidetasuna. Nola konplikatzen dute dena helduek, ez?

Zein polita den desberdintasuna! Zenbat kolore eta forma! Batzuk garaiak, beste batzuk txikiak; batzuk gizenak, beste batzuk argalak; zuriak eta beltzak… ZEIN POLITA DEN DESBERDINTASUNA!