Mugikortasunari buruzko proposamenak aztertu zituzten Eskola Agenda 21 egitasmoaren barruan

15/03/2016
Card image cap
Pasa den ikasturteko mugikortasunarekin lotutako proposamenak aztertzeko atzo bildu ziren Kulturaten 50 bat ikasle eta irakasle ordezkariak alkatearekin.

14-15 ikasturtean Eskolako Agenda 21eko proiektuan mugikortasuna landu zen, eta kurtso bukaeran pleno batera 17 proposamen eraman zituzten ikasleek herrian ikusi zituzten hainbat arazo konpontzeko.

Atzo, martxoak 14, proposamen horien jarraipen bilera egin genuen, eta banan banan alkateak proposamen guztiak aztertu zituen ikasleen aurrean; ikasleek alkateari galderak egiteko ere aukera izan zuten, eta ondo aprobetxtu zuten galdera asko egin zizkioten eta.