Kurtzetxikiko bi ibilbideak ezagutzeko bideoa
27/03/2015Ospitale atzetik irten eta Kurtzetxikira ordu eta laurdenean joan daiteke oinez 6,5 kilometroko ibilbidea eginez gero. Bestea luzeagoa da, 11 kilometrotakoa
Joan zen asteazkenean jendaurreko aurkezpena egin zuten Kulturaten, Kurtzetxikira igotzeko bi ibilbideok azaltzeko. Horrez gain, zenbait elkarrizketa ere eskaini dituzte ahalik eta herritar gehienei ezagutarazteko Arrasateko mendiaz gozatzeko erraztasunak jarri dituztela guztion eskura.
Hemen duzuen bideo honetan duzu aukera Kurtzetxikiko bi ibilbideak ezagutzeko aukera. Arrasateko Udalak, Besaide Mendizale Elkartearekin batera prestatu ditu. Ibilbideetako batek 6,5 kilometro ditu eta bestea luzeagoa da, 11 kilometrotakoa. Udaleko Ingurumen zinegotzi Josu Peredak eta Besaideko Aitor Zubiagak eman dituzte xehetasunak bideoan.