Kontsumo humanoagoa egitearen garrantziaz hitzaldia
04/05/2015Maiatzaren 5ean gaian adituak diren hiru pertsonak hitz egingo dute Kulturateko Areto nagusian, 19:00etan
Arrasateko Bidezko Merkataritzako Harreman dendak eta Elkar Hezik antolatu dute hitzaldia. Elikadura Subiranotasuna eta Bidezko Merkataritza ardatz harturik, kontsumo humanoagoa egiteak duen garrantziaz hitz egingo dute, iparraldeko eta hegoaldeko ekoizleen ikuspegitik.
Alde batetik, Paul Nicholson etorriko da geurera, EHNE eta Via Campesina elkarteen ordezkari gisa. Berarekin batera izango dira Kulturaten MCCH Koop-eko bi emakume; Gabriela Gaibor eta Nancy Ayol.
Maiatzaren 5ean, 19:00etan izango da hitzaldia, Kulturateko Areto nagusian. Sarrera doakoa izango da.