Igerilekuak: Irailaren 8tik 12ra goizez barrukoak egongo dira zabalik eta arratsaldeetan kanpokoak.
04/09/2014Udako denboraldi hasiera eta amaieran eguraldiaren egonkortasun ezak zalantza ugari sortzen ditu urtero Musakolako igerilekuen inguruan: zein igerileku zabaldu: kanpokoak edo barrukoak? Guztien beharrei, tamalez, ezin erantzun.
Ahalik eta herritar gehienen gogoak asebetetzeari begira, eta udako denboraldi amaierarako tartean nahiko eguraldi ona aurreikusten denez, aurten lehenengo aldiz eta froga gisa, formula berri bat erabiltzea erabaki da: goizez barruko igerilekuak zabaldu eta arratsaldez kanpokoak.
Formula honek gainkarga ekonomiko bat suposatuko dio kiroldegiari baina, aste betera mugatzen denez, aurre egiteak merezi duela baloratu da. Izan ere, horrela, igerilekuko goizeko erabiltzaileek eguneroko martxari ekin ahal izango diote eta, aldiz, haur eta gaztetxoek, besteak beste, oraindik ere jai dituzten arratsaldeez gozatu ahalko dute. Ezin ahaztu aurtengo udak ez digula, tamalez, kanpoko igerilekuez gozatzeko aukera handirik eman.
Edozein kasutan, aurten egingo dugun hau froga izango da eta aurrerago baloratuko dira formula hau aplikatzearen ondorioak.
Udako denboraldia irailaren 14an amaituko da eta, honekin batera, kanpoko igerilekuak datorren urtera arte itxiko dira:
Irailaren 15tik aurrera, barrukoak zabalduko dira egun osoz:
astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 22:00etara
larunbata eta igandeetan 09:30etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
IGERILEKUAK UDAKO DENBORALDIKO AZKEN ASTEKO ORDUTEGIA
IRAILAK 8tik 12ra
- BARRUKO IGERILEKUA: 7:00-14:00
- KANPOKO IGERILEKUA: 14:00-20:30
IRAILAK 13 eta 14
- KANPOKO IGERILEKUA: 10:00 -20:30