GURE ESKU DAGO giza kateak Arrasate gurutzatuko du igandean.

03/06/2014
Card image cap
Ekainaren 8an, 09:30etatik 14:30ak bitartean ibilgailuen trafikoa eten egingo da herriko zenbait kaletan. Halaber, ibilgailuak erretiratu egin beharko dira zapaturako Muxibar eta Monterron inguruan eta Ferixalekuan.

Datorren igandean, ekainak 8, goizeko 09:30etatik arratsaldeko 14:00ak arte, GURE ESKU DAGO erakundeak antolatutako GIZA KATEAk Arrasate  gurutzatuko du.

Hori dela eta, ordu tarte horretan ibilgailuen trafikoa etenda egongo da honako kaleetan: Udala plaza, Zarugalde, Muxibarko errotonda, Otalora, Maalako errotonda eta Gipuzkoa etorbidea Eroskiko errotondaraino.

Bide horien ordez beste hauek erabili beharko dira:  Arrasateko saihesbidea, Nafarroa etorbidea, Araba etorbidea, Alfonso VIII eta Uribarri etorbidea.

GIZA KATEAN parte hartuko duten pertsonak aldez aurretik 3 puntutan bilduko dira: Muxibarreko parke eta errotondaren inguruan, Monterronen inguruan eta Ferixalekuan. Gune horietan aparkatutako ibilgailuak erretiratu egin beharko dira, larunbaterako, ekainak 7, gaueko 24:00etarako. Aldez aurretik gune horiek seinalizatuta egongo dira.

J.L. Iñarra, Makatzena eta Santamañan, bizi direnei ibilgailuak ez erabiltzea gomendatzen zaie. Ibilgailua hartu behar izanez gero, Elma eta Oñati kaleko (Kabia) errotondak erabili beharko dira.

12:00etatik 12:30etara ibilgailuen trafikoa guztiz etenda egongo da.