Gurasoei zuzendutako tailerrak
11/02/2015![Card image cap](https://www.arrasate.eus/es/noticias/gurasoei-zuzendutako-tailerrak/@@images/113c6fcc-ec99-4f69-bf08-f149e7e3d134.jpeg)
Martxoan eta apirilean izango dira, 0-19 urte bitarteko seme-alaben gurasoentzako. Izena eman behar da otsailaren 20a baino lehen, BAZen
Urtero bezala, Udal Prebentzio Zerbitzutik gurasoei zuzendutako tailer batzuk antolatu dituzte, honakoak:
- 0-12 urteko gurasoei zuzenduta: “Elkarbizitzarako tresnak eskuratzen: etxean errespetua, komunikazioa eta lasaitasuna areagotzeko tailer praktikoa”.
- 13-19 urteko gurasoei zuzenduta: “Zer egingo dut nik orain?”
Helburua da seme-alaben heziketan sortzen diren kezkak eta zailtasunak konpartitzea, eta egoera hauen aurrean babesa eskaintzea, eta estrategiak garatzen laguntzea. Tailerrei buruzko informazio zehatza hemen duzue.