GIBaren aurkako borrokaren munduko eguna

30/11/2021
Card image cap
Urtero legez, azken 25 urtetan egin den bezala, abenduaren 1eko eguna dela eta, Sexologia Zerbitzua kalera aterako da, sexualitate osasuntsu eta zabalago bat aldarrikatzera.

Helburua da, herritarrei sexualitatearen gaineko informazioa helaraztea, gaixotasunen aurkako prebentzioa egitea, erasoen aurkako tresnak garatzea eta barneratzea, seme-alabekin heziketa sexuala hobetzea, sexualitate eta identitate anitzak plazaratzea …

Honetarako, abenduaren 1ean, asteazkenean, 16:00-19:30etara karpa bat egongo da Biteri plazan. Bertan, Udal Sexologia Zerbitzuko profesionalak egongo dira herritarrak informatzeko. Jolasak eta erronkak proposatuko dituzte, modu ludiko batean deskubritzeko sexualitateari buruz  herritarrek zenbat dakiten eta sari ezberdinak egongo dira.

Modu honetan ospatu nahi du Sexologia Zerbitzuak bere 25. urteurrena.