Familian jolasean
07/01/2021Familia ezberdinak elkar ezagutzeko eta EUSKARAZ elkarrekin jolasteko aukera bat da, aniztasuna kontuan hartuta eta euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratuta. Asmoa da neguko igandeetan, espazioa, denbora eta hitzordua eskaintzea familiei elkarrekin partekatzeko jolasa eta kalitatezko aisialdi hezitzailea.
Uste dugu aukera dagoela, segurtasun neurriak hartuta, ekimenarekin aurrera egiteko. Horrela, segurtasun protokoloak ezarri dira, eta uneoro aforoa neurtzeko bideak jarriko dira, ekintza guztiak modu seguruan garatu ahal izateko. Bi hezitzaileen laguntza egongo da, familiek behar duten informazioa eta aholkuak emateko.
Igandero izango da hitzordua, urtarrilaren 10ean hasi eta martxoaren 28ra bitartean, 12 saio guztira. Okendoko ludotekan izango da hitzordua.
Familien parte hartzea bilatu nahi dugu, proposamenak egin eta gauzatu ditzaten, betiere hezitzaileekin batera.
Igande arratsaldetan elkarrekin jolasteko gonbita egiten diegu beraz 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiei.
Hitzorduak,
FAMILIAN JOLASEAN. 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiak
Eguna: domeka
Ordua: 17:30-19:30
Egutegia:
urtarrilak 10, 17, 24, 31
otsailak 7, 14, 21, 28
martxoak 7, 14, 21, 28
Lekua: Okendoko ludoteka