Euskararen Egunaren inguruko ekimenak
28/11/2017Bide hori elkarrekin egin GEIKE, haurrekin, gazteekin, helduekin, euskaratik gertu eta horren gertu ez daudenekin, … horretarako lehenengo pausuak aste honetan bertan emango ditugu.
Asteazken eta ostegun arratsaldean mural kolektibo bat margotuko dugu. 14.30etatik 18.00etarako tartean arratsaldero eragile desberdinetako kideak elkartuko gara pintzelak hartu eta elkarrekin horma irudi eder bat osatzeko. Ekimen hau herritar orori dago zabalik, animatuko zara? Hitzordua Udaltzaingoa, Txatxilipurdi Elkartea eta Ereindajan pareko parkean egingo dugu eta euria eginez gero Elkartearen alboan dagoen garaje handian. Zatoz!
Ostiralean, hainbat ikastetxetan ekintza bereziak egingo dituzte, tartean euskararen egunerako kaxez osatutako horma irudiak. Euskaltegietan ere izango dute zer ospatu; AEKn “euskara gehiago egiteko zer egin geike” esaldiak-konpromisoak landuko dira klaseetan eta gero txapak egingo dituzte, horiek aldarrikatzeko. Udal Euskaltegian mintzodromoa eta txokolatada egingo dituzte. Bestalde, ludoteketan altxorraren bila ibiliko dira herriko kaleetan zehar eta txokolate beroa hartuaz amaituko dute eguna.
Arratsaldeko 18:30ean Zahar Berriren 20. urteurrena ospatzeko ekitaldia egongo da Kulturaten. Ekitaldi umoretsua izango da, urte hauetan zehar mintzapraktiketan ibilitakoak omentzea helburu izango duena.
Larunbatean, Gaztetxokoetako nerabeek arratsalde osorako egitaraua antolatu dute: URBAN FESTA!
- 17:00etan AURKEZPENA
- 17:30ean PARKOUR erakustaldia
- 18:00etan BOKABEATS BEATBOX KOMEDIA
- 19:00etan DJ Aimar
Igandekoa izango da ekitaldi nagusia: EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
- 11:00etan SCOOTER txapelketa
- 12:30ean KONPARTSAREKIN ETA GAITEROEKIN KALEJIRA Seberotik
- 13:00etan BERTSO-RAP emanaldia ANEGURIA eta OIHANA ARANArekin
- 13:30ean EUSKARAREN PLAZAREN inaugurazioa
Ekimen guztiak Udaltzaingoa, Txatxilipurdi Elkarte eta Ereindajan parean dagoen plazan izango dira. Euria eginez gero, murala Txatxilipurdi alboan dagoen garajean margotuko dugu eta gainerako ekitaldiak Biteri Plazan burutuko ditugu.
Elkarrekin egin GEIKE Arrasate euskaldunago!
GEIKE osatzen dugu: Ekin; Emun; Udal Euskaltegia; Goiena; Txatxilipurdi; Euskal Herrian Euskaraz; Arrasateko Udala; Arrasate Institutua; AEK; Arizmendi Ikastola; Mondragon Unibertsitatea; Arrasate Herri Eskola; AED; eta zuk!!!