Eskolako Agenda 21eko “Ura” proiektua
26/03/2019Ateratako proposamenak berriz aztertzen alkatearekin
17/18 ikasturtean, Eskolako Agenda 21 proiektu barruan, herriko ikastetxeek Ura gaia landu zuten, eta kurtso bukaeran osoko bilkurara 13 proposamen eraman zituzten uraren gaiarekin lotutako herriko egoera hobetzeko asmoz.
Atzo, martxoak 25, 50 bat ikasle eta irakasle bildu ziren alkatearekin iazko proposamenak komentatzeko, eta alkateak udaletik zein nolako neurriak hartu diren gai horiekin lotuta azaldu zien.
Alkatearekin egon ziren ikasle hauek foroa aprobetxatu zuten bere kexkak eta iradokizunak alkateari luzatzeko (polikiroldegi berriari buruzkoak, iturrietako egoera, …)