Eskola kirolari bideratutako Eee!ntzun proiektua Arrasaten

21/11/2018
Card image cap
Datorren larunbatean, azaroak 24, eskola kirolean jardunaldi bikoitz eta interesgarria izango dute. Biteri Plazan, eguerdiko 12:00tatik aurrera, Goazen telesaileko Markel, Eli, Ane eta hainbat kirolarirekin batera: Malen Ruiz de Azua, Imanol Agirretxe, Xabi Prieto…, Eee!ntzun proiektuari dagokion koreografia dantzatuko dute. Ekitaldi irekia izango da eta gogoz dantzatzeko prest dagoen ume orok parte hartu dezake.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2017-2018 ikasturtean zehar Eee!ntzun proiektua jarri zuen martxan. Proiektu honen helburua Eskola kiroleko baloreak goraipatzea da, lehiakortasun hutsetik ihes eginda,  guraso, familia eta bestelako ikusleen arreta deitu nahi du umeek Eskola kirolaz disfrutatzeko duten eskubidea aldarrikatuz.

Proiektu honen harira, Haka bat garatu zen Eskola kiroleko partiduen hasieran lehiatuko zuten bi taldeek dantza zezaten. Haka, errugbiko modalitatean Zeelanda Berriko selekzioak partiduen aurretik egiten duten dantza da.

Ikasturte berri honetan, 2018-2019, proiektu berarekin jarraitzen dute Foru Aldundian. Hau dela eta, ekitaldi desberdinak antolatuko dituzte Gipuzkoako hainbat herrietan.

Arrasateko herria hautatu dute lehen ekitaldia burutzeko. Eskola kirolaren antolamendua goraipatuz, udalak antolamenduan bat eginik, azaroaren 24ean burutuko da ekitaldia Biteri Plazan.

Bertan,  ETBko Goazen telesaileko pertsonaiak parte hartuko dute (Arrasatera Eli, Markel eta Ane protagonistak etorriko dira) hainbat kirolariekin batera (Imanol Agirretxe, Xabi Prieto, Malen Ruiz de Azua.. etortzekoak dira).

Eguerdiko 12:00tan emango zaio hasiera ekitaldiari. Goazen telesaileko aktore batek egingo ditu aurkezle lanak eta ondoren Markel, Eli eta Anek “Denok Zu” abestia abestuko dute. Jarraian Maria Ubarretxenak (Arrasateko Alkateak) eta Denis Itxasok (Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroleko Diputatua) hartuko dute hitza. Hauek bukatzean, Goazeneko aktorekin batera bertaratutako umeek “Haka”-ren pausuak entsaiatuko dituzte (hemen koreografia ikasteko link-a: https://www.gipuzkoa.eus/es/entzun ;  https://youtu.be/7Pv082q70Zs ). Bukatzeko kirolari desberdinak oholtzara igoko dira eta guztien artean Haka dantzatuko dute.

Azkenik, umeek modu antolatu batean oholtzara igo ahalko dira dagokion argazkia ateratzeko. Ekitaldi amaieran oroigarri bat emango zaie dantzan parte hartutako ume bakoitzari.

Arrasateko udalak begionez ikusi du ekitaldia, Arrasate eta inguruko herritako eskola kirolean dabiltzan umeei ( eta zeharka beste guztiei ) bertan partehartzeak ilusioa egingo diela pentsatuz, beti ere, ekitaldiaren helburua ahaztu gabe: eskola kiroleko baloreak goraipatzea eta umeei kirolaz disfrutatzeko eskubidea ahalbideratzea.

Esan beharrik ez dago ekitaldia irekia izango dela, azaroaren 24an eguerdiko hamabietan Biteri Plazan.