Enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia
08/03/2023Hainbat postu lehiaketaren bidez
Batetik, hutsik dauden ‘ADMINISTRARI/KIROLA’, ‘HIRIGINTZA, ERAIKUNTZA ETA MUGIKORTASUN TEKNIKARIA’, ‘DELINENANTEA OBRAK MANTENUA’, ‘ELEKTRIKARI-MAISUA’ ETA ‘GIZARTE LANGILEA’ lanpostu hornitzeko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin da, 20/2021 legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa, lehiaketa irekia bidez behin betiko izaeraz betetzeko.
Deialdiaren oinarri-arauak bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2023ko urtarrilaren 2an 1. zenbakian. Eta martxoaren 6an argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean lanpostu hauek betetzeko deialdia.
Izen emate epea martxoaren 7an ireki da eta interesatuek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute apirilaren 3ra arte (barne) BAZen edo udal webgunean.
Hautaketa prozesu horietatik ez da lan poltsarik sortuko.
Udalaren webgunean ere kontsulta daitezke oinarri-arauak, Lan Eskaintza Publiko atalean.
Administrari plaza 2 oposizio lehiaketa bidez
Bestetik, langile plantillan hutsik dauden 'Administrari' bi lanpostu hornitzeko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin da, 20/2021 legearen 2.1 artikulutik etorritakoa, oposizio-lehiaketa bidez behin betiko izaeraz betetzeko.
Deialdiaren oinarri-arauak bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022ko abenduaren 29an 246. zenbakian. Eta martxoaren 6an argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean lanpostu hauek betetzeko deialdia.
Izen emate epea martxoaren 7an ireki da eta interesatuek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute apirilaren 3ra arte (barne) BAZen edo udal webgunean.
Hautaketa prozesu horietatik lan poltsa sortuko da.
Udalaren webgunean ere kontsulta daitezke oinarri-arauak, Lan Eskaintza Publiko atalean.