Datorren astelehenean hasiko ditugu Alfontso VIII.eko asfaltatze lanak

09/01/2015
Card image cap
Uribarri Etorbidea asfaltatu berri, urtarrilaren 12an hasiko dira Alfontso VIIIeko lanekin. Lanok astebete irautea aurreikusten da

Abendu erdialdean bete zen hainbeste denboratan nahi eta ezin eginda zegoen lana,  Uribarri etorbidea asfaltatzea. Garaiatik hasi eta Ikerreko errotondaraino lau-laua geratu da orain errepidea, eta aurtengo asfaltatze lan garrantzitsuena beteta.

Orain Alfontso VIII.a txukuntzeko txanda heldu da. Aurtengo lanen beste lehentasunetako bat da, Kontzeziño eta Araba Etorbideko asfaltatzeekin batera. Urtarrilaren 12an hasiko dira Alfontso VIII.arekin eta aurreikusten da astebetean amaituko dituztela zati horretako lanak.