Cursos de Tenis y I. Campeonato de Tenis Santamas

27/11/2009
Card image cap

Elkarlan horretan sakonduz ondorengoak antolatu dira:

Tenis ikastaroak:

AUKEAren bidez, Ainhoa Zumalde Oñatiarrak haur eta gazteei zuzendutako oinarrizko klaseak ematen ditu.

AKEren bidez, tenislari ex-profesionala den Iván Rodrigo gasteiztarrak, trebezia maila batetik aurrerako jokalariei klaseak ematen dizkie.

Gure helburua adin guztiek tenisa aukeran izatea.

Jadanik klaseak martxan daude, baina batez ere gaztetxoentzako deialdia egin nahi dugu datorren urtera begira. Urtarriletik aurrera talde berriak osatuko baitira:

  • 9 urterartekoak.
  • 10-15 urte bitartekoak.
  • Helduak.


I. Santamas Tenis TXapelketa

Era berean, eta AKE klubaren eta AUKEAren arteko elkarlanarekin jarraituz, I Santamas Tenis Txapelketa hasiko da asteburu hontan Arrasateko kiroldegian. Guztira debagoieneko 37 jokalarik hartuko dute parte lagunarteko txapelketa hontan. Beraz, Oñatiko Udaberriko Tenis Txapelketa eta Mikel Deuna Tenis Txapelketarekin batera urte osoan zehar gure jokalariek txapelketak jokatzeko aukera izango dute.


Zalantzak argitzeko eta izen emateak egiteko, bi helbide elektroniko hauek aukeran :

Iratxe Aranburu
aukea@arrasate-mondragon.net
943 77 16 77

Eneko Fernandez Ortiz de Luzuriaga
ake.tenis@gmail.com
660436429