Arrasateko Udaleko zinegotzi baten eta bi funtzionarioren aurkako kereila artxibatua
10/10/2014Bergarako Instrukzioko 3. epaitegiak irailaren 26an eman duen Autoaren bidez erabaki du
Herritar batek Omer Arregi zinegotziaren eta Juan Antonio Urdangarin eta Iñigo Garitano funtzionarioen aurka aurkeztutako kereila artxibatzea erabaki duBergarako Instrukzioko 3. epaitegiak, irailaren 26an eman duen autoaren bidez.
Epaileak ez du prebarikazioaren zantzurik ikusi ere Udaleko hirigintza zinegotziak, idazkariak eta hirigintza saileko arloburuaren jokaeran. Are gehiago, epaiak adierazten du Udalak hartutako erabaki administratiboakbehar bezala arrazoituak daudela, legezko tramitazioa jarraitu dela eta Udalak kasu honetan egin duen interpretazioa txalogarria dela gainera. Eta hori guztia gutxi balitz, epaiak adierazten du kasu honetan Udalaren jardueran ez dela diskriminaziorik izan kereila aurkeztu zuen herritar horrekiko.