Arrasateko haurrek eta gazteek Udal plenoan konklusioak eta proposamenak aurkeztu dituzte herriko agintariei

02/06/2016
Card image cap
Herriko 6 eta 18 urte bitarteko ikasleek Udal plenora kurtsoan landutako gaia eraman zuten: “bizitzeko herria”

Asko izan dira kurtsoan zehar landutako aspektuak eta ateratako konklusioak; alkatea eta gainontzeko zinegotziak adi egon dira, eta prest agertu dira ikasleek luzatutako proposamenak kontuan hartzeko.  Hona hemen entzun diren proposamen batzuk:

  • “Herrian zehar mugitu garenean, eta ibai ertzak ikusi ditugunean, konturatu gara toki askotan zuhaitz eta landaretza oso gutxi dagoela;  badakigu toki askotan zuhaitzak ezin direla landatu, baina ertzetako inpaktu bisuala gutxitzea bai ikusten dugu posible, eta hori eskatzen dugu”.
  • “15-18 adineko neska-mutilentzat herrian ez dago apenas lokalik, eta ondo egongo litzateke gazteleku eta aisialdirako eskaintza gehiago egotea. Asko eskertuko genuke zine emanaldi gehiago antolatzea gazteentzat, bai aire librean eta baita leku itxietan ere, baina beti prezio egoki batean gure poltsikoetarako”.
  • “Konturatu gara Arrasateko kaleetan eta egoteko lekuetan hormigoia nagusitzen dela, berdegune eta zuhaitz gehiago nahi dugu”.
  • “Santa Barbaran eta Alfontso X Jakintsuan zakarrontziak falta dira; problema hori konpontzea ez da zaila izango”.
  • “Hainbat jolas parkeetan ez dago zaborik elbarriei egokiturik. Gure ustez, haur horientzat ere ekipamendu egokiak egon beharko lirateke”.
  • Hainbat jolas tokitan ez dago bizikleta aparkalekurik; adibidez, Zaldibarren, Kurtzetxiki plazan, Gorostizan eta herriko plazan, eta ekipamendu horiek beharrezkoak ikusten ditugu”.

Hurrengo ikasturtean , eta Eskolako Agenda 21 proiektu barruan, Klima Aldaketa gaia landuko dute herriko ikasle hauek. Seguru konlusio  eta proposamen interesgarriak aterako dituztela.